viernes, 30 de julio de 2010

The Dukes of Hazzard


Haurra nintzelikan telebistaren aurrean igarotzen nintzen denbora dexente. ETB1en gauza gutxi botatzen zuten, ze euskara ia soilik kirolak besterik ez zelako. Bainan bai ematen zuten The Dukes of Hazzard, edota, Hazzardeko Duketarrak. Serieak ez zuen mail handirik, bainan haurra zarenean histori xinpleenak nahiago duzu. Serie yanki honek bazituen mutil edderrak, kotxeak, gaiztoa, leialtasuna eta "bixikeriak". Hemen ez dakigu, bainan bai musika hillbilliak eta janzkerak eta herriak informazio galanta ematen du. Estatu Batuetako hegoaldeko konterri batean familiko bi lehengusu deabrukeriak egiten dute bere kotxeekin bai herriko nagusiari, bai sheriffari. Kotxea oso inportantea da. Karrerazko kotxe laranja bat, hegotarren ikurrakin eta izena du gainera: General Lee, Hegoaldeko general famatu bezalaxe.

Bazegoen zerbait moskeatzen zitzaidala: Ea zergatik sartzen ziren kotxeko leihotik eta inoiz ez zituzen erablitzen kotzeko ateak?












Prota nagusiak bazirela Duke lehengusuak, Bo (ilehoria) eta Luke (beltzarana). Beti jeans estu batzukin ipurdia ongi itxuratzeko. Ains, mutil edderrak, bai. Neri laketzen zitzaidan gehiago beltzarana, ilehoria baino. Bo nahiko sosoa iruditzen zitzaidan, eta Luke, ipurdi mundial horrekin eta atorra erdi kenduta, mmmm.

Gero bazirela lehengusina, osaba, zuriz jantzitako ipotxa, herriko nagusia zela, sheriffa eta bere laguntzaile txotxoloa. Ordu erdi bat galtzeko ezer gaizki, eta mutil guapoak ikusteko ezin hobe.





















Urteekin telecincon bota zuten izenburua aldatuz gero "el sheriff chiflado" deritzen zuten, horrez gainera EEBBeko espainar azentukin. Soilik jeans jantzitako ipurdiak ikusteko.

lunes, 26 de julio de 2010

Bereterretxen kanthoria


Beste egunean adierazi nuen zergatik ene bloga (h)altzak ez du bihotzik deritzen dela. Aproposa iruditu zait gaur esatea nondikan dator perpausa hau. Historia begiratzen bada, gure herri honetan izan ditugu mila gauzak. Gure aitzina izan da nahiko konplexua. Behin bazegoela erreinu ttipi bat. Nafarroako erresuma. Hiru erreinu handien arteko erreinu bitxia. Aragoi, Frantzia eta Gaztela. Aragoi era Gaztela artean erabaki zuten Nafarroako lurra banatzera. Nafarroak orduan Frantziarat jo zion babesa eske. Arazoak lurra konkistatzeko hasi ziren XI. mendean, bainan, azkenean, Nafarroa irentsita izan zen XVI. mende hasieran.

Urte batzuk aurre, Nafarroako aitonsemeen artean gerra zibil bat sortu zen. Orain Agramont eta Beaumontarren gerra ezagutzen duguna. Gipuzkoan ere antzeko gerra bat izen genuen, banderizoen gerra edota Oinaztar eta Ganboaterren gerra. Nafarroako historian Aragoiko Juan II.a (Fernando katolikoaren aita) Nafarroako Blanka I.en alarguna bihurtu zen eta beren emaztekiko hitzemana traizio egin zuen. Koroa Vianako printzeari eman ordez, bere buruari emano zion. Hor hasi zen dantza.

Nafarroako aitonsemeak moskeautak mugitu ziren, Agramontarrek eta Beaumontarrek Vianako prinzea errege bihurtzea nahi zuten, bainan lehenengoek aragoitar eta frantziatarrak alde izan zuten eta bigarrenek, gaztelaniarrak. Saltsa honetan, Behe Nafarroako ohiartzun bat datorkigu XV. mendetik. Agramont aldekoa zen erahila eta hiltzailea Beaumontaldeko Leringo kontea. Argazkian Beterretxen estela Zuberoako Etxebarren. Historia triste hau ahoz aho iritsi zen XX. mendera eta Mikel Laboak kopla zahar hauek abesti zituen betirako:



BERETERRETXEN KANTHORIA (Ezezaguna 1434-1449 hurbil)

Haltzak ez dü bihotzik,
Ez gaztanberak hezürrik.
Ez nian uste erraiten ziela aitunen semek gezurrik.
Andozeko ibarra,
Ala zer ibar lüzia!
Hiruretan ebaki zaitan armarik gabe bihotza.
Berterretxek oheti
Neskatuari eztiki:
«Abil, eta so egin ezan gizonik denez ageri».
Neskatuak ber'hala,
Ikusi zian bezala
Hiru dozena bazabiltzala borta batetik bestila.
Bereterretxek leihoti
Jaun Kuntiari goraintzi:
Ehun behi bazereitzola, beren zezena ondoti.
Jaun Kuntiak ber'hala,
Traidore batek bezala:
«Bereterrex, haigü bortala: ützüliren hiz berhala».
«Ama, indazüt atorra
Mentüraz sekulakoa!
Bizi denak oroit ükenen dü Bazko gai-erdi ondua!
Heltü nintzan Ligira,
Buneta erori lürrera,
Buneta erori lürrera eta eskurik ezin behera.
Heltü nintzan Ezpeldoira,
Han haritx bati esteki,
Han haritx bati esteki eta bizia zeitan idoki.
Marisantzen lasterra
Bost mendietan behera!
Bi belainez herrestan sartü da Lakarri-Büstanobila.
«Büstanobi gaztia,
Ene anaie maitia,
Hitzaz onik ez balinbada, ene semea joan da».
«Arreba, hago ixilik!
Ez otoi egin nigarrik
Hire semea bizi bada, Mauliala dün joanik.
Marisantzen lasterra
Jaun Kuntiaren bortala!
«Ai, ei, eta, jauna, nun düzie ene seme galanta?»
«Hik bahiena semerik
Bereterretxez besterik?
Ezpeldoi altian dün hilik; habil, eraikan bizirik...»
Ezpeldoiko jenteak,
Ala sendimentü gabeak!
Hila hain hüllan üken-eta deüsere ez zakienak!
Ezpeldoiko alaba
Margarita deitzen da:
Bereterretxen odoletik ahürka biltzen ari da.
Ezpeldoiko bukata,
Ala bukata ederra!
Bereterretxen atorretarik hirur dozena ümen da.

viernes, 23 de julio de 2010

Lehenengoa: Ongi etorriak ene etxera




Hauek izango dira ene lehendabiziko hitzak blog berri honetan. Esperientzi berri batean murgiltzen ari naiz abiadura handirik hartu gabe, badaezpada. Esango dizuet zergatik erabili ditut Bereterretxen kanthoriaren lehenengo hitzak. Nere auzoa Altza da, eta "haltzak ez du bihotzik" guztiz egia dela iruditzen zait.




Ahoz-aho gurarat etorri da abesti zahar hau. 1898n Jean Jaurgainek argi ikusi zuen Bereterretxen kanthoriaren istoria 1449n gertatu zala eta agramont eta beaumontarren gerrate zibilarekin zeukala zerikusia. Beste egun batean argituko dugun Bereterretxen kanthoriaren istoria, bainan gairkoz eta hasteko, honekin aski.

Ongi etorriak.