miércoles, 27 de octubre de 2010

Urriaren 28a

Bihar Urriaren hogeitazortzia izanen za. Zer esan nahi du horrek? San Simon eta San Judas eguna dela, eta hori bururat etorri zait Xabier Lete handiaren abesti ospetsua. Ea noiz paratzen naiz pcn aurrean eta Leteri buruz post edder bait sortzen badudan....Hurrengoan beharbada.


Bikotea

Hona hemen letra:

San Simon eta San Juda
joan zen uda, eta negua heldu da. (bis)
Ez baletor hobe, bizi gara pobre
eremu latz honetan
ez gara hain onak benetan

Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak.
Ez dugu abererik, ez gara aberatsak.
Euskara guk dugu, gu gara euskaldunak
Euskara guk dugu, gu gara euskaldunak..



San Simon eta San Judas Tadeo beti joaten ziren elkar, siameska bezalaxe. Hamabi apostoluenetako bi. Arrunta denez martirio sofritu zuten beren amaiean. San Simon erditik aserratuta eta San Judas Tadeok (Judas ona, ez Judas Iskariote) burua galdu zuen aizkor kolpe batengatik. Azenolako hilketak apostoluenak, ezta?

lunes, 18 de octubre de 2010

Persefonek utzi egin gaitu

Hotza heldu da. Maindireak aldatu eta nordikoa paratu beharra. Gure uda eguzkitsu eta gozoak alde egin du eta guregana etorri da berriz udazken ilun, triste eta ezatsegina. Persefone bere senarraren etxera itzuli da eta bere gurasoen lorategia abandonatuta utzi du.

Greziar klasikoek bazutela beren iritzi mitolojikoa. Eddera da, benetan, nola ipuinekin greziarrek munduari zentzua ematen zutela. Ba, Olinpoko jainko ahaltsuenak, Zeusek eta Demeterrek (gure Ama Lurra) bazutela alaba pinpirin bat. Persefone zuen izena. Behin batean Hadesek, infernuko jainkoak ikusi zuen eta berarekin maitemindu zen. Bainan Hades zen nahiko itsusia eta, horrez gainera, Infernu eta hilen jainoa, hori bai zela "roilo txarra". Persefonek berarengan ez zuen begiak jarriko.

Ba Hadesek ideia "bikaina" izan zuen: Persefone bahitu. Eta Persefonekin poltsa baten barruan, Hades itzuli zen beren erresumara, Persefonekin ezkondu (Emakumeok ez omen dugu inoiz iritzi propioa) eta pozik bizi han. Bainan Persefone triste zegoela. Beti goibel. Hadesek orduan Persefone bere gurasoengan itzultze probisionala onartu zuen. Halaxe urtero badugu udaberria eta uda, Persefone gurasoen etxera itzulzen delako eta bizia berriz berpizten dela, eta beren senarrarengana joateko orduan bizia lotan geratzen da, udazkena eta negua.


Berninik Hades katxas bat egin zuen

Hola, greziarren aroak esplikatzeko. Istori edderra benetan.

Erromatarrek gero, japoniarrek hogei mende geroago bezalaxe, guztia kopiatu zuten eta Persefone Proserpina bihurtu, eta Zeus, Jupiter, Demeter, Ceres eta Hades, Pluton.

sábado, 2 de octubre de 2010

Baldin Bada

Haurra nintzelikan sarritan jartzen nuen Lur azpian bukatuko duzue kassettea. Milaka aldiz entzuna eta abestuta. Eta guztien artean baldin bada abestia.



Ta bai, bizi nahi dut ahal baldin bada....