lunes, 2 de enero de 2012

Jean Battista Elizanburu, idazlea.

Orain duela gutxi abesti zaharrak entzuten ari nintzela eta hortik bat Solferinoko itsua agertu zen (Nik jarri dizkizuet Enarak taldearen bertsio zaharra). Betidanik txundituta utzi nau abesti horrek. Nola zen posible izatea urrutiko gerla buruz konposatuta baitzen. Etxeko liburu zahar batean agertzen zen letra, partitura eta egilea, bera, Jean Battista Elizanburu, saratarra.

Elizanburu, normalki Elissanburu idatzita agertzen omen dela, Saran, Lapurdin jaio zen 1828.en urtean. Salamankarat abestian bezalaxe, gurasoek Larrensoro apaitzegira bidali zioten. Hor ikasketetan ezagutu zuen Gracien Aldema Zaldubi eta lagun minak izan ziren betirako. Elizanburuk ez zuen bere gogoen artean apaiza bihurzeko asmoa. Apaitzegia utzi eta Frantziako armadan sartu zen. Polliki, polliki ofizialtasuneraino iritsi zen eta kapitaina bezala utzi zituen armak. Napoleon III.aren urteetan Frantzia eta Austria ertean lisker ugari izandu zirela, eta, horrela, seguraski Elizanburu Solferinoko batailan egondu omen zen.

Elizanburu olerkari eta bertsolari gisa agertu da gurera. Beren obren artean nabaritu dezakegu Gazte hiltzera doana edota ikusten duzu goizean. Fama asko izandu ziren gero Euskal Herri osoan. Elizanburu, jada erretiratuta, idazten aritu zela eta sari ugari irabazi zituen d'Abaddietarren eskutik.



Batzuen ustez Elizanburuk idatzi omen zuela lehendabiziko euskarazko eleberria, Piarres Adame deituta. Istori laburra lapurditarrez solastua. Piarres Adame agure mihiarinadun bat da eta Saratik Olhetako bestetara doa, bideko hasieran Pello gatzekin elkartu eta biok hasten dira ibiltzen. Piarresek beren abenturak solasten dizkio eta pasadizo batzuk ere gertatzen zaiela. Amaitugabeko eleberria, ze gure Elizanburu hil omen zela bukatu gabe.

Blog interesgarri -eta erdi hila- batean aurkitu nuen bere hilobiaren erreberentzia.

Hemen dituzue link interesgarri batzuk:

http://meta.gipuzkoakultura.net/browse?type=author&value=Elissanburu,%20Jean%20Baptiste,%20%281828-1891%29&value_lang=es

http://zubitegia.armiarma.com/?i=267

http://ekaitzaldi.blogspot.com/2010/04/jean-baptiste-elizanburu-ikusten-duzu.html


http://www.youtube.com/watch?v=KbKiR3JLw8g