jueves, 13 de diciembre de 2012

Zaidu maite duzun hori legebiltzarrean abesten

Orain duela bost bat urte, Ruper Ordorika abeslariak diska bat argitaratu zuen. Diskaren izena "Hamar t'erdietan". Abestien artean, "Zaindu maite duzun hori" famatua.



Urte hoietan euskaldun gaixook ez geneukan prentsa gure alde. Gehiago esango dut, ezta egunkariak askeak ere. Ruperren abestian argi eta garbi azaltzen da.

Ba, hemen dago farra, gabonetarako ETBren saio berezien artean, Legebiltzarra osorikan agertuko da "zaindu maite duzun hori" abesten. Hori esaten zuen atzo naiz weborriak.

Txantxa? PP-PSEkoak UPydKoa abesten euskaraz, eta zenolako abestia, horrez gainera?

Ez dakite zer abesten ari diren, ezta?

jueves, 6 de diciembre de 2012

Hau bai "diwertigarria"!!

PPkoek hortzak erakusten ari gaituzte. Murrizketak edonon eta pobrezia. Gallardonek ere justizia pribatizatzen, osasun arloan, zer esanik ez. Eta hainbeste gaitzak burutik urruntzeko, agertzen zaigu hezkuntza ministroa, Edurne Uriarteren senarra, Wert hori, pailazoa bezela, negua berotzeko.

Ta osorikan agintzen dutenez legebiltzarrean, PPren Wert ausartzen da edozer gauza esatea. Orain hasten zaigu esaten  bertako hizkuntzak diren Erkidegoetan sustatuko duela A eredua.Ta nola? Ba, hezkuntza gazteleraz ikasi nahi dutenei eskola pribatuetara bidaltzen, diru publikoarekin.



Orduan, horrek esan nahi du Nafarroan ikastoletara bidali dezakegula gure haurrei euskaraz ikasteko diru publikoarekin? Baietz, ezta?

Neretzat gauza bera delako. Nafarroan euskara ere koofiziala da eta leku guztietan hezkuntza hizkuntz honetan ez dela bermatua. Ba, nafarrok goazen ikastolara Yolanda Barcinak gonbidatzen duela eta.