martes, 9 de abril de 2013

Tatxer andrea.....(Baldin badarena)

Egun hauetan jende ospetsu ugari hil da. Guztien artean, agian, Margaret Thatcher izan da ahaltsuena. Erresuma Batuaren lehenengo ministroa ohia. 80. hamarkadan, urte gogorretan,  Thatcher eta Ixabel II. erregina emakume ahaltsuenetarikoak izan zirenak.

Tory petoa, ultrakonserbadorea, pribatitzaile, gerrazale eta irlandiarren etsai kriminal haundiena, gure, Maggie burnizko andrea. Gogorra zen, mesprezuzalea, razista, ta, horrez gainera, misoginoa ere. Hori bai sinistezina.

maltzurren bilera 80 hamarkadetan

Badakit hildakoei buruz gauza itsusiak esatea oso gaizki dagoela, bainan gure Tatxerrek, nahiz ta amonatxo maitagarria izan azken urteotan, ez zuen beste gauzarik merezi.

Baldin bada Irungo taldekideek kantatzen zuten bezalaxe, nahiko putakumea zela.



Ikusgarria da nola atzo, hogei urte pasata, oraindik gure Tatxerren oroimenak gorroto uholdeak sortu ditzake. Munduan zehar ikus zitekeen.

Bainan hori dena utziz gero, goian begoela.