miércoles, 23 de febrero de 2011

Otsailak 23a

Gaur leku guztietan azaltzen da Tejero, Armada, erregea (sartuta zegoena burutik oinetara) eta talde osoa. Gaur 23-F klikatzen baduzue googleen mila orriak agertuko dira. Eta gehienetan "egia ofiziala", ze, benetazko egia ez da inoiz azalduko. Batzuek esan dezakete gutti, gotti, behitti zer gertatu omen zen, bainan egia osoa soilik protagonistek badakite.

Armada jererala, abertzale petoa, erregezale osoa, bere burua eman zuen erregegatik, egia ez ateratzeagatik, ze, Juli Ganek esaten duen bezala bere blogean eta berak dituen eskuinaldean jarriak, jenerala errege zaindaria zen betidanik eta bere aginduetara zegoen prest. Erregeak atera zen telebistatik zortzi ordu pasa ta gero. Zortzi ordu! Seguruaski lehendabizi ikusi nahi zuen nola onartzen zen kolpea. Erregina, ordez, Patricia Sverloren liburuan esaten duen bezala, militarismo eta indarkeriaren alde dago beti. E.A.E. inbasio militarraren alde zegoela ere bere garaian. Prusiarra burutik behera, nola ez.



Erregeak bazekiela. Erregina erasoaren alde. Jeneral monarkikoak beren aginduetara. Argi dago, orduan, bainan ez, egia ezin da esan, lehendabiziko gauza erregea zain beharra. A ze nolako erresuma golpista!!

martes, 8 de febrero de 2011

Aldaketa sortzen

Ba bai, gaur goizean -Ta ez dakit zergatik?- RNE paratuta nuen esnagailuan eta Egiptotik etorritako J.R. Lucas zegoela beren iritziak arrantza egiten. Ze, Lukasek bere iritziekin margotzen ditu berriak. Ta mintzatzen ari zen Sortu alderdi politiko berriari buruz. Iñigo Iruinen hitzak ere entzun zitekeen. Lehenengo aldiz ETArekin hausten du lotura.



Eta hor hasi dira bertze alderdi politikoak beren pozoin betetako iritziak botatzen. PP eta PSOE hain berdinak dira batzuetan....Nola ez da nabarituko Sortu alderdiak beren asmoak apurtzen dituela? Izorratzen zaie eta nola! Sortu aske geratzen bada (gera dadila!!) beren matematikak ipurditik hartzera joango dira. Zinegotziak, alkateak, botoak (inportanteena) eta PPri beren gudarako zaldia. Horrexegatik azaldu da egun hauetan Javier Arenas, "er zeñorito", astakeriak esaten martxoaren hamaikari buruz, ea errhautsak berpizten badira botoak bihurtzeko.

Hauek oraindikan pentsatzen ari dira ea zertarako irabazi zuten gerra.

lunes, 17 de enero de 2011

Griezmann eta ikurrinari muxua

Batzuek ateratzen dituzte istori itsusiak futboleko keinuei buruz. Joan den larunbatean Real Sociedadea Getafen zegoen hango taldearen kontra ligaren lehenengo bueltako azken pertidua jokatzeko. Eta bai, partidua jokatu zen Michel futbolari ohiaren taldearen kontra. Eta errealak 0-4 irabazi zuen. Bainan partiduko inportanteena ez zen markadorea baiziketa nola ospatu zuen bigarren golaren egileak berea.



Antoine Griezmann, jokalari frantses gazte bat. Haur koxkorra zenetik Euskal Herrira etorri zen Donostiako taldean aritzeko, ikasteko, bizitzeko....Gure Griezmann ttikia hemendik bi urteetara handia izanen da eta eramango dute talde ospetsu batera seguruenez.

Bitartean, joan den larunbateko polemika. Polemika? Hainbertzerako ote da? Griezmannek Getaferi gol bat egiten dio eta ospatzeko Euskal Autonomi Erkidegoaren ikurrari muxu ematen dio. Soilik hori. Ez die esaten ixiltzeko, Raúl egin zuen bezala, eta hori bai zela harroputzakeri galanta. Hor sortu zen polemika:



Bainan ze polemika? Ikur ofizial bati muxu ematea? Ez zait harroputza, edo mexpresukeria iruditzen. Fernando Alonsok Asturiasekoa eramaten duen bezala. Nor dago mexpresukeria? Pio Barojak erraten zuen Espainako edozein harro izan liteke beren jaoiterriaz euskaldunok kenduta. Gure harrotasuna espainoleentzat iraingarria da ikusten denez. "Puto vasco el que no vote" zelai gehienetan aditzen bada, hori ez da iraintzea eta ez polemikoa. Edota Hipólito Rincón jokalari ohia, ultrafaszistak- ez ohia- "A todos los vascos había que matarlos" erraten zuenean hori ez zen ezta txit polemiko edo iraingarria.

jueves, 13 de enero de 2011

Etxart rockeroa

Euskal kantagintza modernoaren artean agertzen zaigu Niko Etxart handiaren abesti batzuk. Nikok ekarri zuen rocka euskaldunen etxeetara. Euskal -Eskual- Herrin rockanrolin himnoa bihurtu zen.



Niko handiak Euskal Herri osoa zehartu du beren abestiekin gu alaitzeko, eta guztien artean (Eperrak, toomatxa, etab..Eskual rockanrola:

Zuentzat eskeintzen dizuedana:



Hemen irratian aditzen zen bezala:

lunes, 20 de diciembre de 2010

Usteltzen ez bazait hitza

Beste egunean hasi nintzen Jokin Urainen Ez dago etxean liburua. Mila istori kontatzen ditu, harrigarriak batzuk. Euskaldunak eta beren idatziak gitzalpean izan direnean. Gehienak bertsoak. Gursen asmatu zirenak ere. Guzien artean Xabier Amurizari eskeinitako atala, ze Amuriza ere izandu zen gartelan 70. hamarkadan. Amurizak bertso berriak horma zaharrei jartziak bota zituen.



Amurizak bota zituen Mendian goraren bertsoak, horien barruan argi esaten du:
Kantatu nahi dut bizitza,
usteltzen ez bazait hitza.
Mundua dantzan jarriko nuke
Jainkoa banintza.


Gauza baikorrik ez dago. Imanolen bertsioa paratuko dut. Imanol ere agertzen da liburu hontan, Sarrionaindia ihes egin zelako beren bafle baten barruan.

martes, 7 de diciembre de 2010

Xabier Letek utzi gaitu

Asteburu luze hontan gure Xabier Lete haundiak utzi gaitu. Orain duela bortz urte bere ematzea, Lourdes Iriondo, hil egin zen ere. Biak elkartu dira berriz hain bere zeruan, Xabierrek abesten zuen bezala.



Orain duela gutxi, urriaren 28an, paratu nuen hemen abesti bat, San Simon eta San Judasena erranez Leteri zor nuela post edder bat. Oraingoz ez daukat idatzita, bainan hasteko, Xabierren oroigarri, utziko dut hemen abestiren bat. Aproposa dela erranen nuke:



Eta Izarren hautsa:



Eta Kontrapas:



Bera joan da bainan utzi dizkigu beren abesti edderak. Agur eta ohore, on Xabier.

jueves, 18 de noviembre de 2010

Perurenaren zentzu argia

Bilbaovisiongo kazetari? batek elkarrizketa egin zion Iñaki Perurenari. Manu Redondo, honako izena du aurkezleak, Perurenarekin solasten. Elkarrizketa osoak ez du ez bururik ez oinik. Osorikan zentzurik gabe, bainan badagola minutu pare bat berexi-berexiak.



Manuk kokatu nahi dio Perurenari beren jatorria. Bizkaitarra omen da Manu eta pentsatzen du, agian, euskaldunok soilik Euskal Autonomi Erkidegoan bizitzen garela eta ez du inoiz jakin nondik eta zer ziren gure arbasoak. Lotsagarria, Manu eta bikaina, Iñaki. Ikasgai ederra eta paregabea:



Azkenean Perurena moskeatzen da, normala denez. Txorakerietako ez dagoela eta Manuk oraindik berarengan parre egin nahi dio. Ironiaz beteta, Iñakik erantzuten dio aspertuta. Manu horrek pena ematen du.

Elkarrizketa osoa, youtuben dagoela bortz zatitan, lotsagarria, Manuk puta idearik ez, Iñaki ezin hobekigo.