Hauteskundetarako lasterketa hasia da. Argi omen da abertzaleak irabaziko direla. Zein izango da irabazlea eskuina edo ezkerreko abertzalea? Hori batek daki!
Lehendakariak, Patxi Lopezek, ziuraski ez duela errepikatuko Ajuria Enean. Gero badagoen laugarren aspirantea: Antonio Basagoiti. Batzuk "Besugoiti" esaten zaie, auskalo "por la boca muere el pez" esaldiarekin zerikusia omen badaukan.
Hau pertsonaia. Madrilen jaioa, famili aberatsekoa, Enekurin igaro omen zen beren lehen haurtzaroa, gero Madrilerat itzulia, Salamanca auzora. Bere senideen artean Iberdrola eta Banco Hispano-Americano sortzaileek.Pijo kastakoa. Gaztaroan Deustun hasi omen zituen beren zuzenbideko ikasgaiak. Lizantziatuberria senideen enpresetan sartu zen bapo-bapo. Bertze gauzarik ez. Gero Bilboko udalan sartua, zinegotzi bezala. Hortik, Javier Arenasen ministerioan sartuta pototik xurgatzen, ohia denez bere mailean.
Basagoiti PPn sukaldean txotxolkeriak prestatzen
Ahoberoa, txotxoloa eta mingainarina, hitz egiten duenean parregiten dugu eta bere partiduan dar-dar hasten omen direla. Euskal PPko antzekoa, Mayor Oreja, San Gil, edo Iturgaiz bezalakoa. Argitasun gutxi, mingaina aske, eta ergelkeriak botatzan. Baskoa dela esaten du sarritan, bainan ez euskalduna. Nola, bestela, ideaiarik ez duenik? Zentralismo amorratua, Espainako nazionalisten harropuzkeriaz beteta, eta, horrez gainera, beste garaiko euskaldun famili aberatsen kiratsez kargatuta, gure Antoniyok saldu nahi dizkigu zeruko izarrak.
Ez dugu argi pailazo, bufoi edo mamua baden. Beti arriskutsua, ergel bat boterekin ez da txantxetan ibiltzeko gauza. Azkenetariko perlen artean, beren ohituratutako irainen tartean, ETA beti ahoan, buruan ezer gehiago ez duelarik.
martes, 9 de octubre de 2012
jueves, 13 de septiembre de 2012
Bertako hizkera erabiltzea arriskutsua da
Joan den astean agertu zen egunkarietan berri berexi bat. Honetan esaten zen Karrantza oihartzungo nekazarien kooperatiba bat salatuta zegoela beren etiketa euskaraz soilik idazteagatik. Ah, ongi. Legeak izugarriak dira! Etiketa soilik erderaz egina badago problemarik ez dugu aurkituko.
Salaketa osoa edo gaingabetua?
Interneteko foroetan denetarim dago. Batzuentzat produktuak soilik euskaraz jartzeak salmenta murrizketa bat esan nahi du. Kanpoan ez omen dute salduko. Bainan hori ikusi behar du egileak. Berak jakinen du.
Salaketa Eusko Jaurlaritzako elikagai sailan aurkeztu zen. Salataria, ba Kaiku. Berrietan agertu denean gauza, Kaikuk esten du salaketa ez dela berena. Azkenean, tamalez, xoxaren kontua. Baserritarrek beren esnea saltzen badute, konpetentzia itsua kaikurentzat.
Orain duela urtebete berri hau agertu zen ganantzia weborrian. Kaikuk ikusi arriskua eta zerbait egin zuen gero salatzen.
Orduan zer egin behar dugu Idiazabalgo gaztakin?, ze, sarritan soilik euskaraz idatzitako etiketekin saltzen dela, eta kanpoan ere bai.
Euskaraz idatzitako etiketa, salatua ote?

domingo, 26 de agosto de 2012
Augustin Anabitarteren Donostia eleberria (1932)
Oraindik uda dugu gure artean. Agorrilla bukatzear dago ta blogero gehienak oporretan. Bai nabaritzen dela! Orain duela gutxi sarean arrautu nuen liburu zahar bat. Augustin Anabitarteren Donostia, 1932. urtean idatzia.
Errepublika garaian idatzia, donostiazaletasunaz betetako eleberria. Aisea irakurtzeko ezin dut ulertzen nola ez gaituzte paratzen honakoa Donostiako eskoletan ikasgaien artean.
Istoria labur eta xamur honetan Anabitartek deskribitzen du nolakoa zen Gipuzkoako hiriburua 1875. urteinguruan. Paisaia, bertako gizartea, Donostiako egun ederrak eta beren jaiak, elkarteak (La fraternal eta la Unión Artesana), maitasun istorioak, gizarte mailak.
Idazlea (1891-1981)
Hunkigarria eta dotorea irakurtzeko agorrilaren azken egunetan.
jueves, 12 de julio de 2012
Txanton Piperri, azken zatia
Bazegoen idazle bat, Toribio Alzaga, idatzi zuela 1899. urtean opera bat. Istoria txit ximplea. Oinaz eta Ganboaren liskerren garaietan badabil gure Txanton Piperri, Lazkano jaunaren morroia. Lazkano jauna Oinaztarren alda dago. Etsai aldean, Lizarreta jauna. Badago borroka bat eta Txanton Piperri zaurituta ateratzen da.
Hor dago koxka. Norbaitek Lazkano jaunari esaten dio Txanton Piperrik traizioa egin duela. Hemendik aurrera lotsa eta desohorea besterik ez du izango Txanton gaixoak. Hori, noski, gezurra dela, guk badakigu bainan Lazkano jaunak ez, noski.
Azkenean bakea iristen da eta Lazkano jaunari jakinarazten diote Txanton beti fidel eta baliagarria izan dela. Lazkanok barkamenak eskatzen diskio Txantoni eta abesti finala: Himno boteretsua eta fina. "Euskal herriko semeak gara".
Musika Buenaventura Zapirain musikari lekeitiarrak konposatu zuen. Amaitzeko abestia oso ezaguna da eta himno bezala badute euskaldunok mundu osoan. Hona hemen, bikoiztuta, "Euskal herriko semeak":
Hemen, musikatua orkestrakin, aurre, Lazkano jaunaren azken hitzak operan:
lunes, 4 de junio de 2012
Beldurra
Honako krisiarekin beldurtu nahi gaituzte. Bai, krisia dagoenik, bainan horretaz aparte, gure mendebaldeko mundu babestuta apurtzen dute bitartean, beldutzen gaituzte boteretsuek.
Zer lortzen dute horrekin? gure gelditasuna. Lanarik ez, dirurik ez, etxerik ez, eskubiderik ez, gogorik ez. Bakarrik beldurra. Hor dago koxka!
Ba sartu ideia hau ongi buruan: Horretaz deus ere ez! Ezin dugula bizi beldurra soinean sarturik. Dirurik ez dugu izanen bainan beldurrik ez izan. Beldurra dago gu gelditzeko. Ba geldirik ez eta beldurra zer esanik ez.
Baikorrak izan gaitezen eta parre egin beti. Pobreak eskubiderik gabe izango gara, bainan ausartak hori ere bai.
Parre egin, Jabier Muguruzak konposatu zuen bezala:

miércoles, 2 de mayo de 2012
Kata gorria: Urtxintxa komunista
Bazegoen behin basoko animali bat zuhaitzetan zebilana. Bizitza basoan oso gogorra zen, animali beldurgarriak bazirela eta. Katagorriak ez zuen nahi beldurrekin bizi, horregatik mitinak eta panfletoak zabaltzen hasi zen. Horretaz aparte, "urra lan egiten duenarentzat" esaldiarekin eskatzen zuen logika fruitu lehorraren banaketaren momenturako.
Katagorriak baso hobeagoa bihurtzeko lan egiten zuen gogor. Berak ikusten zuen nola urtxintxa gehienek lan debalde egiten zutela egunero ezertarako. Kata-gorriak klase kontzientzia bazuen eta ezberdintasunaren aurka solasten zuen beti basoko legeak hobetzeko. Horrexegatik Pantxoa ta Peiok eskeini zioten gure Kata-gorriari abesti baikor honakoa:

viernes, 20 de abril de 2012
Tupindegiko Roxa Lee
Tupindegiko Roxa Lee Iparraldeko herrixka baten jaioa, gaztaroan Pariserat joan zen jostuna bihurtzeko, baina, Parisen, mundu guztien bezala, txinoak zirela nagusiak oihalen esparruan. Hor zegoen gure Roxatxo orratzari su ta gar, eta behin, egun batean, hortikan agertu zen nagusiaren semea. Biak topatu eta elkar so geratu ziren gazteak. Hainbat txinpartak atera ziren beren begietatik sute txiki bat piztu zela ere .
Nagusiren semeak Ambroxio Lee zuen izena, (Brox Lee lagunentzat) jautxo pijotxo izanez, beti gimnasioetan sartuta zegoela Arte Martzialetan ekin ta ekin. Maitasun erlazioa sendotzeko ezkondu eta ohitura denez aberri askotan, gure Roxatxok senarraren abizena hartu zuen berea bezala. (Ezkongaietan D’aguerreeskegitaazkenpikuan zuen izena, bizkaitar arbasoak ote) Egun hartatik gure neskatxo Tupindegiko Roxa Lee izenekin hasi zer aurkezten mundurat. Bere senarraren laguntzarekin, aise hartu zituen Arte Martzialetako gaiak. Berehala emakumeen arteko borrokalari bikainenetarikoa bihurtu zen gure Roxa Lee.
Eskuinaldean Tupindegiko Roxa Lee Miarrizen, mendiko animali xuhurraren mugimendua egiten, edo txineraz, kata- gorria. Ezkerraldean, Nata Lee, bere koinata círculo de lectoresen saltzaileari atea ixten.
Sarritan jiten zen Tupindegira, bera ama eta aittona ikusteko. Eguerdian etorri eta bazkaltzera geratzen zen. Bi gauza hauei eta bere konbinazioari "Jin eta jan" esaten zaio. Amaren aita oso inportantea zen Roxa Leentzat. Roxak beti esaten zuen aittona zela bere oreka. Roxa Leek aittonari “atta-txi” deritzen zitzaion.
Oihal mundu txikian konpetentzia desegiteko Roxa Leek ongi ikasi zuen ostikoka aritzen. Hor zirela Lee senaremazteak zirt eta zart, egurra ematen (Hasi omen zirela ere zurdindegian)
Gurerat iritsi da Tupindegiko Roxa Lee abestia, bainan abestian esaten dana guztiz gezurre besterik ez da. Esan dizuedana da egiazko istoria osorikan.
Hona hemen abesti ezaguna :

Suscribirse a:
Entradas (Atom)