jueves, 6 de diciembre de 2012

Hau bai "diwertigarria"!!

PPkoek hortzak erakusten ari gaituzte. Murrizketak edonon eta pobrezia. Gallardonek ere justizia pribatizatzen, osasun arloan, zer esanik ez. Eta hainbeste gaitzak burutik urruntzeko, agertzen zaigu hezkuntza ministroa, Edurne Uriarteren senarra, Wert hori, pailazoa bezela, negua berotzeko.

Ta osorikan agintzen dutenez legebiltzarrean, PPren Wert ausartzen da edozer gauza esatea. Orain hasten zaigu esaten  bertako hizkuntzak diren Erkidegoetan sustatuko duela A eredua.Ta nola? Ba, hezkuntza gazteleraz ikasi nahi dutenei eskola pribatuetara bidaltzen, diru publikoarekin.



Orduan, horrek esan nahi du Nafarroan ikastoletara bidali dezakegula gure haurrei euskaraz ikasteko diru publikoarekin? Baietz, ezta?

Neretzat gauza bera delako. Nafarroan euskara ere koofiziala da eta leku guztietan hezkuntza hizkuntz honetan ez dela bermatua. Ba, nafarrok goazen ikastolara Yolanda Barcinak gonbidatzen duela eta.

viernes, 16 de noviembre de 2012

Zilegizko bortxakeria?

Une txarrak bizitzen ari garenak. Gure Walfare State zaharra desegiten ari dira ahaltsuak politikoen laguntzarekin. Kaleetan oso gutxitan ateratzen gara gure nortasuna askatzeko. Badakigu David Goliaten aurka bezalakoa dela, bainan nork daki nola amaituko da dena?



Tarragonan, asteazkenan, Mossos d'esquadra holakoak, atera ziren eta haur eta nerabei erasotzen. Haurrak jipoitzea besterik ez. Putakumea izan behar da hau egiteko. Eta, eskerrak, norbait grabatzen ari zela, bestela haurren familien denuntziak non izango zirela!

Hau da Estatuaren zilegizko bortxakeria. Protesta egin dezakezu, hauek atzean makila eskuetan. Zu jipoituko zaituzte, eta zuk ezer esan dezakezu, agian atxilotua geratuko zarela. Makilak eta "arrazoia" bait dutela. Eta gero telwbistan holako irudiak agertzen dira. Eskerrak agertu direla, horrez gainera, ze bestela jipoituei, ximaurra!

Ta polizi ausart hauek ez dira azalduko egunkareitan!!

domingo, 21 de octubre de 2012

Hauteskundeak palomitekin

Gaur, hauteskundeak. Batzuentzat latza izanen da eskoletara joatea bozkatzeko. Agian, bai. "Gure Patxi" Lopezek bere azken karta bota du, bozkatzera joaterakoan, saldu nahi izan digu ez diotela utzi euskal presoak Euskal Herrira ekartzea eskatzen dutenek. Txotxolkeriak azken momentuan boto batenbat irabazteko.



Esaten dute, halaere, boto gutxiago jaso dutela orain arte. Horrek ez du ezer esan nahi, eguraldi txarra egiten duela ere kontuan izan behar da. Gaur gauean, telebista ikusterakoan, palomitak. Kataluinako kaba ateratzeko agian ere bai.

martes, 9 de octubre de 2012

Bixigutti (Hain azkarra ez dirudi )

Hauteskundetarako lasterketa hasia da. Argi omen da abertzaleak irabaziko direla. Zein izango da irabazlea eskuina edo ezkerreko abertzalea? Hori batek daki!

Lehendakariak, Patxi Lopezek, ziuraski ez duela errepikatuko Ajuria Enean. Gero badagoen laugarren aspirantea: Antonio Basagoiti. Batzuk "Besugoiti" esaten zaie, auskalo "por la boca muere el pez" esaldiarekin zerikusia omen badaukan.

Hau pertsonaia. Madrilen jaioa, famili aberatsekoa, Enekurin igaro omen zen beren lehen haurtzaroa, gero Madrilerat itzulia, Salamanca auzora. Bere senideen artean Iberdrola eta Banco Hispano-Americano sortzaileek.Pijo kastakoa. Gaztaroan Deustun hasi omen zituen beren zuzenbideko ikasgaiak. Lizantziatuberria senideen enpresetan  sartu zen bapo-bapo. Bertze gauzarik ez. Gero Bilboko udalan sartua, zinegotzi bezala. Hortik, Javier Arenasen ministerioan sartuta pototik xurgatzen, ohia denez bere mailean.

Basagoiti PPn sukaldean txotxolkeriak prestatzen

Ahoberoa, txotxoloa eta mingainarina, hitz egiten duenean parregiten dugu eta bere partiduan dar-dar hasten omen direla. Euskal PPko antzekoa, Mayor Oreja, San Gil, edo Iturgaiz bezalakoa. Argitasun gutxi, mingaina aske, eta ergelkeriak botatzan. Baskoa dela esaten du sarritan, bainan ez euskalduna. Nola, bestela, ideaiarik ez duenik? Zentralismo amorratua, Espainako nazionalisten harropuzkeriaz beteta, eta, horrez gainera, beste garaiko euskaldun famili aberatsen kiratsez kargatuta, gure Antoniyok saldu nahi dizkigu zeruko izarrak.

Ez dugu argi pailazo, bufoi edo mamua baden. Beti arriskutsua, ergel bat boterekin ez da txantxetan ibiltzeko gauza. Azkenetariko perlen artean, beren ohituratutako irainen tartean, ETA beti ahoan, buruan ezer gehiago ez duelarik.

jueves, 13 de septiembre de 2012

Bertako hizkera erabiltzea arriskutsua da

Joan den astean agertu zen egunkarietan berri berexi bat. Honetan esaten zen Karrantza oihartzungo nekazarien kooperatiba bat salatuta zegoela beren etiketa euskaraz soilik idazteagatik. Ah, ongi. Legeak izugarriak dira! Etiketa soilik erderaz egina badago problemarik ez dugu aurkituko.

Salaketa osoa edo gaingabetua?


Interneteko foroetan denetarim dago. Batzuentzat produktuak soilik euskaraz jartzeak salmenta murrizketa bat esan nahi du. Kanpoan ez  omen dute salduko. Bainan hori ikusi behar du egileak. Berak jakinen du.

Salaketa Eusko Jaurlaritzako elikagai sailan aurkeztu zen. Salataria, ba Kaiku. Berrietan agertu denean gauza, Kaikuk esten du salaketa ez dela berena. Azkenean, tamalez, xoxaren kontua. Baserritarrek beren esnea saltzen badute, konpetentzia itsua kaikurentzat.

Orain duela urtebete berri hau agertu zen ganantzia weborrian. Kaikuk ikusi arriskua eta zerbait egin zuen gero salatzen.

Orduan zer egin behar dugu Idiazabalgo gaztakin?, ze, sarritan soilik euskaraz idatzitako etiketekin saltzen dela, eta kanpoan ere bai.

Euskaraz idatzitako etiketa, salatua ote?

domingo, 26 de agosto de 2012

Augustin Anabitarteren Donostia eleberria (1932)

Oraindik uda dugu gure artean. Agorrilla bukatzear dago ta blogero gehienak oporretan. Bai nabaritzen dela!  Orain duela gutxi sarean arrautu nuen liburu zahar bat. Augustin Anabitarteren Donostia, 1932. urtean idatzia.



Errepublika garaian idatzia, donostiazaletasunaz betetako eleberria. Aisea irakurtzeko ezin dut ulertzen nola ez gaituzte paratzen honakoa Donostiako eskoletan ikasgaien artean. 

Istoria labur eta xamur honetan Anabitartek deskribitzen du nolakoa zen Gipuzkoako hiriburua 1875. urteinguruan. Paisaia, bertako gizartea, Donostiako egun ederrak eta beren jaiak, elkarteak (La fraternal eta la Unión Artesana), maitasun istorioak, gizarte mailak. 

Idazlea (1891-1981)

Hunkigarria eta dotorea irakurtzeko agorrilaren azken egunetan.

jueves, 12 de julio de 2012

Txanton Piperri, azken zatia

Bazegoen idazle bat, Toribio Alzaga, idatzi zuela 1899. urtean opera bat. Istoria txit ximplea. Oinaz eta Ganboaren liskerren garaietan badabil gure Txanton Piperri, Lazkano jaunaren morroia. Lazkano jauna Oinaztarren alda dago. Etsai aldean, Lizarreta jauna. Badago borroka bat eta Txanton Piperri zaurituta ateratzen da. 

Hor dago koxka. Norbaitek Lazkano jaunari esaten dio Txanton Piperrik traizioa egin duela. Hemendik aurrera lotsa eta desohorea besterik ez du izango Txanton gaixoak. Hori, noski, gezurra dela, guk badakigu bainan Lazkano jaunak ez, noski.


Azkenean bakea iristen da eta Lazkano jaunari jakinarazten diote Txanton beti fidel eta baliagarria izan dela. Lazkanok barkamenak eskatzen diskio Txantoni eta abesti finala: Himno boteretsua eta fina. "Euskal herriko semeak gara".

Musika Buenaventura Zapirain musikari lekeitiarrak konposatu zuen. Amaitzeko abestia oso ezaguna da eta himno bezala badute euskaldunok mundu osoan. Hona hemen, bikoiztuta, "Euskal herriko semeak":


Hemen, musikatua orkestrakin, aurre, Lazkano jaunaren azken hitzak operan: