miércoles, 24 de agosto de 2011

Konstia ukitu daiteke!!!

Hau harrigarria! Urteak daramate Madrilen esaten konstituzioa ezmugikorra dela, ezin aldakorra. Gutxi gorabehera Jainkoaren esana, hori bai, españolista petoa. Lehenengo titulua, adibidez "una e indivisible" ezin dela aldatu.

Zer ez dute aldatuko ahaltsuek. Iristi dira botere ekonomikoak Europa Batuaren nagusiak buruan, hori da Merkel ta Sarkozy, eta gomendatu diote Zapaterori Espainako konstituzio ezin aldakorra ukitu behar dela.



Gure guasoak eta gu badaramagu urteak aldaketak eskatzen ezertarako eta ahaltsuak iristen dira eta ti-ta lortzen dute. Ekonomiko arloan soilik mugitukoda, bainan mugituko da. Galileok esan zuen bezala. "eppur si muove". Hori bai, referendumik gabe, badaezpada.

Diruak zer ez duen lortuko.

jueves, 14 de julio de 2011

Bastillako erasoa

Gaur uztailaren 14a, Frantziako errepublikaren eguna. Zer ospatzen da? Ba 1789.eko egun hauetako Bastillako erasoa. Frantziarrak, erregeen harroputzkeriaren aspertuak, azkenean askatuak izan ziren.


Delacroixen askatasuna herriari gidatzen

Burgesen errepublika ereiki zen, orain arte irauten da. Noizbait aditu duzue marsellesa himnoa? ereserki odoltsua, mendekatzailea, ia,ia satanikoa. Marianne odoletan dantzatzen ari da.



Izutzeko. Deialdi bat hilketak egiteko.

Ta orain arte Frantzia txerrigoda aldetik ibilida. Fiebre taldeko Marianne:

miércoles, 22 de junio de 2011

Hertzainaren abesti mitikoa

Oraindik Hertzainak taldea bizi zegoenean, bainan desagertzera zihoana, pentsatzen nuen talderik dotorenetakoa zela. Eta iritzia, denbora pasata, ez da aldatu. Musika boteretsua, ahots ona, hitz zuzena...



Eta beti izandu da abesti berexi bat. "Hil ezazu aita". Istori delirante esaten zuena. Izutzeko, bai, eta irribarre ateratzeko ere.

Hona hemen:

sábado, 14 de mayo de 2011

Balearen bertsoak

Abestiak esaten duen bezala, mila bederatzirehun ta lehenengo urtean, maiatzaren hamalaugarren egunean bale bat agertu zen Orio ondoan. Gaur Orion balearen eguna da. Igaro dira ehun ta hamar urte ezken balea hil zutenik. Baleak akatu ta orain ez dakigu ongi zer ospatzen dena, baleak emandako xoxa edota honako ugaztunaren bukaera.




miércoles, 27 de abril de 2011

Mumia Abu Jamal

Gaur irakurtzen dut garan Mumia Abu Jamali jarritako hiltzeko kondena berrikusteko dela. Orain duela 30 urte -Hogeitamar urte kartzelan!!- Abu jamal sartu zutela gartzelan. Mumia Abu Jamal ez zen beltz arrunt bat. Beltza da, bai, eta horregatik gaiztoa, bainan intelektuala ere. Kazetaria, aktibista, pantera beltzen burua, eta horrez gainera arriskutsua.



Orain duela 30 urte erasotua izan zen, erasotzailea, FBIko agente bat, erahila geratu zen, eta Abu Jamali eskegi zioten erahila. Abu Jamalek beti esan du errugabea dela, bainan EEBBetako administraziorako etzai arriskutsua besterik ez da. Horregatik irauten da espetxean.

Berriz ikusteko da bere zigorra, ea egia azaltzen bada.

jueves, 14 de abril de 2011

Ultrak eta gorrotoa

Orain duela hilabete batzuk ipini nuen hemen post bat futbola eta bortizkeriari buruz. Gaur Álvarezen blogean zerbait parekatua ikusi dut. Madrilgo "Atleti"-ren Bastion talde ultrako umeek abesten dute iraintzeko asmoarekin, eta, beldurrik ta lotsarik gabe adierazten dute Aitor Zabaletaren erahilketa nahita omen zela (Guztiok dakigunez)



Horrela indartzen da gorrotoa. Horrela pizten da bortxakeria. Horrela pizten dire prejuizioak. Horrela ez da ezer onik egiten:


martes, 15 de marzo de 2011

Susmo txarra

Orain duela hilabete vocento argitaletxeko egunkarietan agertu zen artikulu bitxi bat. Kazetariak, Zurine Ortiz de Latierrok, sinatzen zuen. Batzuetan kazetariak idazten du informazio gehiegi ulertu gabe, eta kasu honetan gertatzen da ere.

Denok dakigu zein den Vocento, eta dakigu ere, tamalez, nola jolasten den terrorismo eta indarkeri garrantziarekin hemen, bai Euskal Herrian, bai Espainian ere. Ortiz de Latierrok esaten digu beren artikuluan nolakoa da egoera Euskal Herriko herri batzuetan, ze nolakoa da giroa eta ze istori goibel diren hor atzean, bainan, folklorikoa geratzeko, jartzen digu harrijasotzaile irudia lehena. Zergatik? Berriz adierazteko hain berexi edo museo batera eramateko garela?

Idatzi pinpirina egin nahi du eta solasten digu Pasai Donibane buruz, eta erraten digu Victor Hugo hor bizi zela eta kale bakarraren herria dela. Ein? Kale bakarra? Hori ez da zuzena.

Eta hor dago asmo txarrena, Donibane buruz idazten duenean, edo, hobe esateko, irudia hobeto ezagutzeko, argazki bat paratzen digu eta oinean irakur daiteke: "Txipiroiak Pasaian. Txaluparen izenak ETAren buruzagiohierenak koinziditzen du", eta Txaluparen izena "Kantauri" da.


Ezjakinak edo nahita egina?

Hori bai dela gezurra ohiukatzea. Kantauri da Euskal Herriko itsasoaren izena. Ze asmoarekin paratu gaitu holako gezurra. Hain ezjakina da kazetaria edo bere nahia guztiarekin (eta gaiztoa horrez gainera) paratu du?

Vocentoko agunkari guztietan azaldu da artikulua, inon konponduta. Pasaiko jendearen "gaiztotasuna" erakusten munduari. Nik idatzi nuen Diario Vascon, eta ene iritzia kendu zuten.

Lotsagarria Vocento eta Zurine Ortiz de Latierro "kazetariarena".