Batzuek ateratzen dituzte istori itsusiak futboleko keinuei buruz. Joan den larunbatean Real Sociedadea Getafen zegoen hango taldearen kontra ligaren lehenengo bueltako azken pertidua jokatzeko. Eta bai, partidua jokatu zen Michel futbolari ohiaren taldearen kontra. Eta errealak 0-4 irabazi zuen. Bainan partiduko inportanteena ez zen markadorea baiziketa nola ospatu zuen bigarren golaren egileak berea.
Antoine Griezmann, jokalari frantses gazte bat. Haur koxkorra zenetik Euskal Herrira etorri zen Donostiako taldean aritzeko, ikasteko, bizitzeko....Gure Griezmann ttikia hemendik bi urteetara handia izanen da eta eramango dute talde ospetsu batera seguruenez.
Bitartean, joan den larunbateko polemika. Polemika? Hainbertzerako ote da? Griezmannek Getaferi gol bat egiten dio eta ospatzeko Euskal Autonomi Erkidegoaren ikurrari muxu ematen dio. Soilik hori. Ez die esaten ixiltzeko, Raúl egin zuen bezala, eta hori bai zela harroputzakeri galanta. Hor sortu zen polemika:
Bainan ze polemika? Ikur ofizial bati muxu ematea? Ez zait harroputza, edo mexpresukeria iruditzen. Fernando Alonsok Asturiasekoa eramaten duen bezala. Nor dago mexpresukeria? Pio Barojak erraten zuen Espainako edozein harro izan liteke beren jaoiterriaz euskaldunok kenduta. Gure harrotasuna espainoleentzat iraingarria da ikusten denez. "Puto vasco el que no vote" zelai gehienetan aditzen bada, hori ez da iraintzea eta ez polemikoa. Edota Hipólito Rincón jokalari ohia, ultrafaszistak- ez ohia- "A todos los vascos había que matarlos" erraten zuenean hori ez zen ezta txit polemiko edo iraingarria.
Edozer gauza. Zerbait asmatu behar dute kazetariek erreala Espainako bertze taldeko zaleen kontra jartzeko.
ResponderEliminarGauza handitzen eta gehitzen: http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/01/18/la-real/un-fisioterapeuta-del-getafe-agredio-a-griezmann
ResponderEliminar