martes, 20 de diciembre de 2011

Laztana (Latzen)

Abesti zahar baino potente bat. Ezin hobekiago esana: Zer den importanteena sexua ala maitasuna?

Abesti zoragarria, laztana:

sábado, 26 de noviembre de 2011

Udazkenaren goibeltasuna

Udazkena. Egun motzak. Argi motela. Haize hotza. Hostoak lurrean. Euri tantak. Arima goibela. Normala iruditzen zait suizidio kopurua handitzen denik udazkenean. Nola ez, bestela? Eguzkiaren indarra moteldua, eta gure baikortasuna ere moteldua geratzen dela esango nuke. Udan genuen alaitasuna eta maitasuna desagertzen dira eta tristura gurerat heltzen da.



Iluntasuna, ezmaitasuna. Irria eta negarra.

Noiz iritsiko da berriz udaberria? Noiz, berriz, bizia?

lunes, 21 de noviembre de 2011

Zimaurra gainean

Gauza onak akauttu dira. Oraindik gerora, auskalo. Berriz, 2000an bezala, izanen dugu Estatuaren gobernuan lotsarik gabeko eskuina. Armario barruan bizi dena lehendakaria. Rajoy koipetsua (ez du esan nahi pentsatzen ari zaretena, indefinizioan mugitzen dena baizik) Ez da inorekin ezkontzen. Bederen parre egingo degu (negar ezingeldikorrak ere bai).



Antxetak hegal egiten bere zeru urdinean (Mahon urdin kolorekoa) zimaurra jaurtitzen gure gain. Zimaurra eta mixeria.

Showa hasi da, jaun andreak.

martes, 18 de octubre de 2011

Gatazkaren konponbiderako nazioarteko konferentzia

Elkartu dira, bai, Donostian, mende erdiko arazo hau konpontzeko, edo hasteko. Asmo onenakin honat etorri dira Kofi Annan, Jonathan Powell, Bertie Ahern, Gerry Adams, Gro Harlem Brundtland eta Pierre Joxe. Bata Nazio Batuetako lehendakari ohia, bertzeak Ipar Irlandako eta Norvegiako lehendakari ohiak, edota Frantzia eta Erresuma Batuaren ministroak. Donostirat etorriak pakea sortzeko zutabea jartzeko asmoz eta bere laguntza eskaintzeko.



Pertsonalki onatzat hartzan dut beren eskaintza. Nazkatuta gaude. Erabili gaituzte batzuk eta bertzeek eta Euskal Herria utzi behar ditu holako zentzurik gabeko gatazka. Amatatua dagoela ta.









null


Espainian batzuei onatzat hartu dute, eta gehienek txartzat. Espainako eskuinak eta albiste zerbitzu gehienek, ezkerrekoak deritzen zaie ere, oso gaizki hartu dute berria.

Irratia pizten baduzu agertuko da Lucas RNEn eta bere sasikotertulia edozer txorakeria zaunkatzen. Konferentziarat etorri direnei ezjakinak deitzen. Holako arropuzkeria!! Eta haiek zerbait jakiten al dute?

Gero azaltzen zaigu gure Ruben Mugica UPyD eskuineko alderdikoa garraxteko dena gezur hutsa dela. Gezurra? Nik bai jakin nahiko nuke zergatik ni ttikia nintzelikan esatez zen hortik Igeldon agertzen zirela poltsa arraroak eta zergatik ixiltzen zitzaien udaltzaingoei inplikatu batek ministerio batean anaia zuelagatik. Heriotz guztiek ez dute justifikaziorik, bainan nik jakin nahiko nuke zergatik ETAk hil zituen batzuk. Hau ez da justifikazio bat, bainan ezjakinak deitzen dute etorritakoei galdetzen nieke ZER dekite beraiek, eta hain "jakintsuak" direnez zergatik badira "ekintza" batzuk, heriotzekin, oraindik nahiko argirik ez direnik.

Brunete mediatika eta botijo party elkartu dira gatazka konpontzeko konferentzia iraintzeko. Pedro Jotarena izugarria, adibidez. Edozer gauza esaten dute ezer ulertu gabe. Macadok esaten zuen bezela: "Castilla miserable, ayer dominadora, envuelta en sus andrajos, desprecia cuanto ignora"

viernes, 14 de octubre de 2011

Asmo guztiakin egina

Masquefa herrian (Kataluinan) zinegotzi batek kotxez harrapatu ditu bi lagun. Harrapatzaileak PPren zinegotzi ohia, eta orain, Força Masquefa zerrenda independentearen partaidea da. Harrapatuen artean, berriz, bata zinegotzi katalanista. Kasualitatea? Ba ez.

Hau da, joan den asteazkenean, Hispanidadearen eguna, bi harrapatuek kendu zuten Espainako ikurra udaletxetik. Harrapatzaileak paratutako bandera, eta honi oso gaizki iruditu zitzaion. Kotxedun zinegotzia frankismoaren nostalgikoa omen dela, bainan hori ez zuen inportantzia izanen, hor gauza geratu balitz.


Zinegotzi kotxeduna

Gauza da, zinegotziak kotxe hartu ta gero beste bien kontra joan zen eta harrapatu zituen. Min egiteko asmoa. Holako elementukin zer ez gaituzte egingo datorren gobernuko piztiek?

miércoles, 14 de septiembre de 2011

Herria ta hizkuntza

Bertze egunean aditzen ari nintzen Laboaren abestiak. Herria eta hizkuntza hasi zen, Xalbadorren bertso famatua. Zoritxarrez hortik dihoa gure mundu ttikia. Azkenean ehun urte barru edo gehiago, edo gutxiago, gure hitza eta gure gizartea desagertuko da betirako. Zoritxarrez ez da amets gaiztoa baiziketa errealitate osoa.




Iragan egun batez, ostatu batean
bi lagun ari ziren eztabait betean;
biak ziren euskaldun zintzoak ustean,
hala ere ezin adi elkarren artean;
entzuten egona naiz omore tristean.

Ez dut osorik hartu baten parabola,
erderaz mintzo baitzen, berak jakin nola:
gure herri maiteaz zuela axola,
hau, bere gain baharra, bertzen men dagola,
"Gora euskal-herria", frantsesez ziola.

Bertzea aldartu zen euskera garbian:
"Gure hizkuntza ez da galduko agian!
Hori dugu bereixik guk Euskal-herrian,
Gainerakotan gaude bertzen negurrian;
frantses eginak gira joan den aspaldian!"

Bi gizon horietan, zugaitz onekoa
batek ondoan zuen, bertzeak ostoa;
gauza arrado hori ez dut gustokoa,
mendian bizi arren, dut ikustekoa
gaztainaren aldaxkez jantzirik pagoa.

Bat herria goratzen arrotz baten gisa,
arrotz nahiak berriz herriaren hitza;
gureak ja egin du, gaiten garbi mintza,
lano pean bezala galduak gabiltza,
ez daizke bi nagusi batean zerbiltza!

Elgarri direlakotz bi gizon jazarri,
gauza bat bera dute bi pusketan zarri;
gauza bat bera dute bi pusketan zarri;
erakatxi hahi dut nik puskak elgarri,
gure hizkuntza eta gure Euskal-herria.
Konparatzen baitut izaite bateri.

Anai-arrebak, entzun ene aho-otsa:
izaite bat ez daike hezur hutsez osa;
herria da gorputza, hizkuntza bihotza;
bertzetik bereixtean bitarik bakotxa,
izaite horrendako segurra hil hotza.

Batzu herriaz orroit, euskeraz ahantzi
bertzek euskera maite, herria gaitzetsi;
hizkuntza ta herria berex ez doatzi,
berek nahi daukute konpreniarazi
bata bertzea gabe daizkela bizi.

miércoles, 24 de agosto de 2011

Konstia ukitu daiteke!!!

Hau harrigarria! Urteak daramate Madrilen esaten konstituzioa ezmugikorra dela, ezin aldakorra. Gutxi gorabehera Jainkoaren esana, hori bai, españolista petoa. Lehenengo titulua, adibidez "una e indivisible" ezin dela aldatu.

Zer ez dute aldatuko ahaltsuek. Iristi dira botere ekonomikoak Europa Batuaren nagusiak buruan, hori da Merkel ta Sarkozy, eta gomendatu diote Zapaterori Espainako konstituzio ezin aldakorra ukitu behar dela.



Gure guasoak eta gu badaramagu urteak aldaketak eskatzen ezertarako eta ahaltsuak iristen dira eta ti-ta lortzen dute. Ekonomiko arloan soilik mugitukoda, bainan mugituko da. Galileok esan zuen bezala. "eppur si muove". Hori bai, referendumik gabe, badaezpada.

Diruak zer ez duen lortuko.

jueves, 14 de julio de 2011

Bastillako erasoa

Gaur uztailaren 14a, Frantziako errepublikaren eguna. Zer ospatzen da? Ba 1789.eko egun hauetako Bastillako erasoa. Frantziarrak, erregeen harroputzkeriaren aspertuak, azkenean askatuak izan ziren.


Delacroixen askatasuna herriari gidatzen

Burgesen errepublika ereiki zen, orain arte irauten da. Noizbait aditu duzue marsellesa himnoa? ereserki odoltsua, mendekatzailea, ia,ia satanikoa. Marianne odoletan dantzatzen ari da.



Izutzeko. Deialdi bat hilketak egiteko.

Ta orain arte Frantzia txerrigoda aldetik ibilida. Fiebre taldeko Marianne:

miércoles, 22 de junio de 2011

Hertzainaren abesti mitikoa

Oraindik Hertzainak taldea bizi zegoenean, bainan desagertzera zihoana, pentsatzen nuen talderik dotorenetakoa zela. Eta iritzia, denbora pasata, ez da aldatu. Musika boteretsua, ahots ona, hitz zuzena...



Eta beti izandu da abesti berexi bat. "Hil ezazu aita". Istori delirante esaten zuena. Izutzeko, bai, eta irribarre ateratzeko ere.

Hona hemen:

sábado, 14 de mayo de 2011

Balearen bertsoak

Abestiak esaten duen bezala, mila bederatzirehun ta lehenengo urtean, maiatzaren hamalaugarren egunean bale bat agertu zen Orio ondoan. Gaur Orion balearen eguna da. Igaro dira ehun ta hamar urte ezken balea hil zutenik. Baleak akatu ta orain ez dakigu ongi zer ospatzen dena, baleak emandako xoxa edota honako ugaztunaren bukaera.




miércoles, 27 de abril de 2011

Mumia Abu Jamal

Gaur irakurtzen dut garan Mumia Abu Jamali jarritako hiltzeko kondena berrikusteko dela. Orain duela 30 urte -Hogeitamar urte kartzelan!!- Abu jamal sartu zutela gartzelan. Mumia Abu Jamal ez zen beltz arrunt bat. Beltza da, bai, eta horregatik gaiztoa, bainan intelektuala ere. Kazetaria, aktibista, pantera beltzen burua, eta horrez gainera arriskutsua.



Orain duela 30 urte erasotua izan zen, erasotzailea, FBIko agente bat, erahila geratu zen, eta Abu Jamali eskegi zioten erahila. Abu Jamalek beti esan du errugabea dela, bainan EEBBetako administraziorako etzai arriskutsua besterik ez da. Horregatik irauten da espetxean.

Berriz ikusteko da bere zigorra, ea egia azaltzen bada.

jueves, 14 de abril de 2011

Ultrak eta gorrotoa

Orain duela hilabete batzuk ipini nuen hemen post bat futbola eta bortizkeriari buruz. Gaur Álvarezen blogean zerbait parekatua ikusi dut. Madrilgo "Atleti"-ren Bastion talde ultrako umeek abesten dute iraintzeko asmoarekin, eta, beldurrik ta lotsarik gabe adierazten dute Aitor Zabaletaren erahilketa nahita omen zela (Guztiok dakigunez)



Horrela indartzen da gorrotoa. Horrela pizten da bortxakeria. Horrela pizten dire prejuizioak. Horrela ez da ezer onik egiten:


martes, 15 de marzo de 2011

Susmo txarra

Orain duela hilabete vocento argitaletxeko egunkarietan agertu zen artikulu bitxi bat. Kazetariak, Zurine Ortiz de Latierrok, sinatzen zuen. Batzuetan kazetariak idazten du informazio gehiegi ulertu gabe, eta kasu honetan gertatzen da ere.

Denok dakigu zein den Vocento, eta dakigu ere, tamalez, nola jolasten den terrorismo eta indarkeri garrantziarekin hemen, bai Euskal Herrian, bai Espainian ere. Ortiz de Latierrok esaten digu beren artikuluan nolakoa da egoera Euskal Herriko herri batzuetan, ze nolakoa da giroa eta ze istori goibel diren hor atzean, bainan, folklorikoa geratzeko, jartzen digu harrijasotzaile irudia lehena. Zergatik? Berriz adierazteko hain berexi edo museo batera eramateko garela?

Idatzi pinpirina egin nahi du eta solasten digu Pasai Donibane buruz, eta erraten digu Victor Hugo hor bizi zela eta kale bakarraren herria dela. Ein? Kale bakarra? Hori ez da zuzena.

Eta hor dago asmo txarrena, Donibane buruz idazten duenean, edo, hobe esateko, irudia hobeto ezagutzeko, argazki bat paratzen digu eta oinean irakur daiteke: "Txipiroiak Pasaian. Txaluparen izenak ETAren buruzagiohierenak koinziditzen du", eta Txaluparen izena "Kantauri" da.


Ezjakinak edo nahita egina?

Hori bai dela gezurra ohiukatzea. Kantauri da Euskal Herriko itsasoaren izena. Ze asmoarekin paratu gaitu holako gezurra. Hain ezjakina da kazetaria edo bere nahia guztiarekin (eta gaiztoa horrez gainera) paratu du?

Vocentoko agunkari guztietan azaldu da artikulua, inon konponduta. Pasaiko jendearen "gaiztotasuna" erakusten munduari. Nik idatzi nuen Diario Vascon, eta ene iritzia kendu zuten.

Lotsagarria Vocento eta Zurine Ortiz de Latierro "kazetariarena".

jueves, 3 de marzo de 2011

Gasteiz, 1976.eko martxoaren 3a

Orain duela 35 urte, Gasteizen, poliziak, eraso, gaseatu eta tirokatu egin zuen greban ziren langileen kontra. Greba gogorra eta iraunkorra zela. Autoritateek ezin zuten jaso. Gobernazioko ministroaren (Manuel Fraga Iribarne) baimenarekin, poliziak hil zituen langile batzuk.



Lehen, grebariak, eliz barrutian zirenak, gaseatu izan ziren, ateratzerakoan, tirokatuak. Bost hilak, hirurogei balaz zaurituak, ehun baino gehiago beste zauriekin. Masakrea. Erahilak errudunik gabe. Fraga, arduraduna, zigorrik gabe.



Terrorismoa soilik alde batekoa omen da.....

miércoles, 23 de febrero de 2011

Otsailak 23a

Gaur leku guztietan azaltzen da Tejero, Armada, erregea (sartuta zegoena burutik oinetara) eta talde osoa. Gaur 23-F klikatzen baduzue googleen mila orriak agertuko dira. Eta gehienetan "egia ofiziala", ze, benetazko egia ez da inoiz azalduko. Batzuek esan dezakete gutti, gotti, behitti zer gertatu omen zen, bainan egia osoa soilik protagonistek badakite.

Armada jererala, abertzale petoa, erregezale osoa, bere burua eman zuen erregegatik, egia ez ateratzeagatik, ze, Juli Ganek esaten duen bezala bere blogean eta berak dituen eskuinaldean jarriak, jenerala errege zaindaria zen betidanik eta bere aginduetara zegoen prest. Erregeak atera zen telebistatik zortzi ordu pasa ta gero. Zortzi ordu! Seguruaski lehendabizi ikusi nahi zuen nola onartzen zen kolpea. Erregina, ordez, Patricia Sverloren liburuan esaten duen bezala, militarismo eta indarkeriaren alde dago beti. E.A.E. inbasio militarraren alde zegoela ere bere garaian. Prusiarra burutik behera, nola ez.



Erregeak bazekiela. Erregina erasoaren alde. Jeneral monarkikoak beren aginduetara. Argi dago, orduan, bainan ez, egia ezin da esan, lehendabiziko gauza erregea zain beharra. A ze nolako erresuma golpista!!

martes, 8 de febrero de 2011

Aldaketa sortzen

Ba bai, gaur goizean -Ta ez dakit zergatik?- RNE paratuta nuen esnagailuan eta Egiptotik etorritako J.R. Lucas zegoela beren iritziak arrantza egiten. Ze, Lukasek bere iritziekin margotzen ditu berriak. Ta mintzatzen ari zen Sortu alderdi politiko berriari buruz. Iñigo Iruinen hitzak ere entzun zitekeen. Lehenengo aldiz ETArekin hausten du lotura.



Eta hor hasi dira bertze alderdi politikoak beren pozoin betetako iritziak botatzen. PP eta PSOE hain berdinak dira batzuetan....Nola ez da nabarituko Sortu alderdiak beren asmoak apurtzen dituela? Izorratzen zaie eta nola! Sortu aske geratzen bada (gera dadila!!) beren matematikak ipurditik hartzera joango dira. Zinegotziak, alkateak, botoak (inportanteena) eta PPri beren gudarako zaldia. Horrexegatik azaldu da egun hauetan Javier Arenas, "er zeñorito", astakeriak esaten martxoaren hamaikari buruz, ea errhautsak berpizten badira botoak bihurtzeko.

Hauek oraindikan pentsatzen ari dira ea zertarako irabazi zuten gerra.

lunes, 17 de enero de 2011

Griezmann eta ikurrinari muxua

Batzuek ateratzen dituzte istori itsusiak futboleko keinuei buruz. Joan den larunbatean Real Sociedadea Getafen zegoen hango taldearen kontra ligaren lehenengo bueltako azken pertidua jokatzeko. Eta bai, partidua jokatu zen Michel futbolari ohiaren taldearen kontra. Eta errealak 0-4 irabazi zuen. Bainan partiduko inportanteena ez zen markadorea baiziketa nola ospatu zuen bigarren golaren egileak berea.



Antoine Griezmann, jokalari frantses gazte bat. Haur koxkorra zenetik Euskal Herrira etorri zen Donostiako taldean aritzeko, ikasteko, bizitzeko....Gure Griezmann ttikia hemendik bi urteetara handia izanen da eta eramango dute talde ospetsu batera seguruenez.

Bitartean, joan den larunbateko polemika. Polemika? Hainbertzerako ote da? Griezmannek Getaferi gol bat egiten dio eta ospatzeko Euskal Autonomi Erkidegoaren ikurrari muxu ematen dio. Soilik hori. Ez die esaten ixiltzeko, Raúl egin zuen bezala, eta hori bai zela harroputzakeri galanta. Hor sortu zen polemika:



Bainan ze polemika? Ikur ofizial bati muxu ematea? Ez zait harroputza, edo mexpresukeria iruditzen. Fernando Alonsok Asturiasekoa eramaten duen bezala. Nor dago mexpresukeria? Pio Barojak erraten zuen Espainako edozein harro izan liteke beren jaoiterriaz euskaldunok kenduta. Gure harrotasuna espainoleentzat iraingarria da ikusten denez. "Puto vasco el que no vote" zelai gehienetan aditzen bada, hori ez da iraintzea eta ez polemikoa. Edota Hipólito Rincón jokalari ohia, ultrafaszistak- ez ohia- "A todos los vascos había que matarlos" erraten zuenean hori ez zen ezta txit polemiko edo iraingarria.

jueves, 13 de enero de 2011

Etxart rockeroa

Euskal kantagintza modernoaren artean agertzen zaigu Niko Etxart handiaren abesti batzuk. Nikok ekarri zuen rocka euskaldunen etxeetara. Euskal -Eskual- Herrin rockanrolin himnoa bihurtu zen.



Niko handiak Euskal Herri osoa zehartu du beren abestiekin gu alaitzeko, eta guztien artean (Eperrak, toomatxa, etab..Eskual rockanrola:

Zuentzat eskeintzen dizuedana:



Hemen irratian aditzen zen bezala: