viernes, 14 de octubre de 2011

Asmo guztiakin egina

Masquefa herrian (Kataluinan) zinegotzi batek kotxez harrapatu ditu bi lagun. Harrapatzaileak PPren zinegotzi ohia, eta orain, Força Masquefa zerrenda independentearen partaidea da. Harrapatuen artean, berriz, bata zinegotzi katalanista. Kasualitatea? Ba ez.

Hau da, joan den asteazkenean, Hispanidadearen eguna, bi harrapatuek kendu zuten Espainako ikurra udaletxetik. Harrapatzaileak paratutako bandera, eta honi oso gaizki iruditu zitzaion. Kotxedun zinegotzia frankismoaren nostalgikoa omen dela, bainan hori ez zuen inportantzia izanen, hor gauza geratu balitz.


Zinegotzi kotxeduna

Gauza da, zinegotziak kotxe hartu ta gero beste bien kontra joan zen eta harrapatu zituen. Min egiteko asmoa. Holako elementukin zer ez gaituzte egingo datorren gobernuko piztiek?

1 comentario:

  1. Izugarria! Izutzeko, benetan. Ta gauzarik larriena: Nola da posible, oraindik herri horietan eskuin gogorra irauten denik hor goian? Ze, Albiol hor dago Badalonan edoder gauza egiten eta Plataforma per Catalunyakoek ere. Eta, tamalez, eskuin gogor hau haziko da gero eta gehiago. Non demontre dago ezkerra?

    ResponderEliminar