Bertze egunean aditzen ari nintzen Laboaren abestiak. Herria eta hizkuntza hasi zen, Xalbadorren bertso famatua. Zoritxarrez hortik dihoa gure mundu ttikia. Azkenean ehun urte barru edo gehiago, edo gutxiago, gure hitza eta gure gizartea desagertuko da betirako. Zoritxarrez ez da amets gaiztoa baiziketa errealitate osoa.
Iragan egun batez, ostatu batean
bi lagun ari ziren eztabait betean;
biak ziren euskaldun zintzoak ustean,
hala ere ezin adi elkarren artean;
entzuten egona naiz omore tristean.
Ez dut osorik hartu baten parabola,
erderaz mintzo baitzen, berak jakin nola:
gure herri maiteaz zuela axola,
hau, bere gain baharra, bertzen men dagola,
"Gora euskal-herria", frantsesez ziola.
Bertzea aldartu zen euskera garbian:
"Gure hizkuntza ez da galduko agian!
Hori dugu bereixik guk Euskal-herrian,
Gainerakotan gaude bertzen negurrian;
frantses eginak gira joan den aspaldian!"
Bi gizon horietan, zugaitz onekoa
batek ondoan zuen, bertzeak ostoa;
gauza arrado hori ez dut gustokoa,
mendian bizi arren, dut ikustekoa
gaztainaren aldaxkez jantzirik pagoa.
Bat herria goratzen arrotz baten gisa,
arrotz nahiak berriz herriaren hitza;
gureak ja egin du, gaiten garbi mintza,
lano pean bezala galduak gabiltza,
ez daizke bi nagusi batean zerbiltza!
Elgarri direlakotz bi gizon jazarri,
gauza bat bera dute bi pusketan zarri;
gauza bat bera dute bi pusketan zarri;
erakatxi hahi dut nik puskak elgarri,
gure hizkuntza eta gure Euskal-herria.
Konparatzen baitut izaite bateri.
Anai-arrebak, entzun ene aho-otsa:
izaite bat ez daike hezur hutsez osa;
herria da gorputza, hizkuntza bihotza;
bertzetik bereixtean bitarik bakotxa,
izaite horrendako segurra hil hotza.
Batzu herriaz orroit, euskeraz ahantzi
bertzek euskera maite, herria gaitzetsi;
hizkuntza ta herria berex ez doatzi,
berek nahi daukute konpreniarazi
bata bertzea gabe daizkela bizi.
No hay comentarios:
Publicar un comentario