Orain duela hilabete batzuk ipini nuen hemen post bat futbola eta bortizkeriari buruz. Gaur Álvarezen blogean zerbait parekatua ikusi dut. Madrilgo "Atleti"-ren Bastion talde ultrako umeek abesten dute iraintzeko asmoarekin, eta, beldurrik ta lotsarik gabe adierazten dute Aitor Zabaletaren erahilketa nahita omen zela (Guztiok dakigunez)
Horrela indartzen da gorrotoa. Horrela pizten da bortxakeria. Horrela pizten dire prejuizioak. Horrela ez da ezer onik egiten:
Ez dakit zergatik nahasten dute kirola eta bortxakeria. Nazkagarria, benetan, ultrak, beren teoriak eta iraintzeko asmoa. Hori gehiegikeria ustela! Txorituta nauka ultra taldeen arrazakeria eta futbola, beren futbolari onenak azalbeltza baitira :P
ResponderEliminar