jueves, 12 de julio de 2012

Txanton Piperri, azken zatia

Bazegoen idazle bat, Toribio Alzaga, idatzi zuela 1899. urtean opera bat. Istoria txit ximplea. Oinaz eta Ganboaren liskerren garaietan badabil gure Txanton Piperri, Lazkano jaunaren morroia. Lazkano jauna Oinaztarren alda dago. Etsai aldean, Lizarreta jauna. Badago borroka bat eta Txanton Piperri zaurituta ateratzen da. 

Hor dago koxka. Norbaitek Lazkano jaunari esaten dio Txanton Piperrik traizioa egin duela. Hemendik aurrera lotsa eta desohorea besterik ez du izango Txanton gaixoak. Hori, noski, gezurra dela, guk badakigu bainan Lazkano jaunak ez, noski.


Azkenean bakea iristen da eta Lazkano jaunari jakinarazten diote Txanton beti fidel eta baliagarria izan dela. Lazkanok barkamenak eskatzen diskio Txantoni eta abesti finala: Himno boteretsua eta fina. "Euskal herriko semeak gara".

Musika Buenaventura Zapirain musikari lekeitiarrak konposatu zuen. Amaitzeko abestia oso ezaguna da eta himno bezala badute euskaldunok mundu osoan. Hona hemen, bikoiztuta, "Euskal herriko semeak":


Hemen, musikatua orkestrakin, aurre, Lazkano jaunaren azken hitzak operan:

lunes, 4 de junio de 2012

Beldurra

Honako krisiarekin beldurtu nahi gaituzte. Bai, krisia dagoenik, bainan horretaz aparte, gure mendebaldeko mundu babestuta apurtzen dute bitartean, beldutzen gaituzte boteretsuek.

Zer lortzen dute horrekin? gure gelditasuna. Lanarik ez, dirurik ez, etxerik ez,  eskubiderik ez, gogorik ez. Bakarrik beldurra. Hor dago koxka!

Ba sartu ideia hau ongi buruan: Horretaz deus ere ez! Ezin dugula bizi beldurra soinean sarturik. Dirurik ez dugu izanen bainan beldurrik ez izan. Beldurra dago gu gelditzeko. Ba geldirik ez eta beldurra zer esanik ez.



Baikorrak izan gaitezen eta parre egin beti. Pobreak eskubiderik gabe izango gara, bainan ausartak hori ere bai.

Parre egin, Jabier Muguruzak konposatu zuen bezala:



miércoles, 2 de mayo de 2012

Kata gorria: Urtxintxa komunista

Bazegoen behin basoko animali bat zuhaitzetan zebilana. Bizitza basoan oso gogorra zen, animali beldurgarriak bazirela eta. Katagorriak ez zuen nahi beldurrekin bizi, horregatik mitinak eta panfletoak zabaltzen hasi zen. Horretaz aparte, "urra lan egiten duenarentzat" esaldiarekin eskatzen zuen logika fruitu lehorraren banaketaren momenturako.



Katagorriak baso hobeagoa bihurtzeko lan egiten zuen gogor. Berak ikusten zuen nola urtxintxa gehienek lan debalde egiten zutela egunero ezertarako. Kata-gorriak klase kontzientzia bazuen eta ezberdintasunaren aurka solasten zuen beti basoko legeak hobetzeko.  Horrexegatik Pantxoa ta Peiok eskeini zioten gure Kata-gorriari abesti baikor honakoa:

viernes, 20 de abril de 2012

Tupindegiko Roxa Lee

Tupindegiko Roxa Lee Iparraldeko herrixka baten jaioa, gaztaroan Pariserat joan zen jostuna bihurtzeko, baina, Parisen, mundu guztien bezala, txinoak zirela nagusiak oihalen esparruan. Hor zegoen gure Roxatxo orratzari su ta gar, eta behin, egun batean, hortikan agertu zen nagusiaren semea. Biak topatu eta elkar so geratu ziren gazteak. Hainbat txinpartak atera ziren beren begietatik sute txiki bat piztu zela ere .


Nagusiren semeak Ambroxio Lee zuen izena,  (Brox Lee lagunentzat) jautxo pijotxo izanez, beti gimnasioetan sartuta zegoela Arte Martzialetan ekin ta ekin. Maitasun erlazioa sendotzeko ezkondu eta ohitura denez aberri askotan, gure Roxatxok senarraren abizena hartu zuen berea bezala. (Ezkongaietan D’aguerreeskegitaazkenpikuan zuen izena, bizkaitar arbasoak ote) Egun hartatik gure neskatxo Tupindegiko Roxa Lee izenekin hasi zer aurkezten mundurat. Bere senarraren laguntzarekin, aise hartu zituen  Arte Martzialetako gaiak. Berehala emakumeen arteko borrokalari bikainenetarikoa bihurtu zen gure Roxa Lee.

Eskuinaldean Tupindegiko Roxa Lee Miarrizen, mendiko animali xuhurraren mugimendua egiten, edo txineraz, kata- gorria. Ezkerraldean, Nata Lee, bere koinata círculo de lectoresen saltzaileari atea ixten.

Sarritan jiten zen Tupindegira, bera ama eta aittona ikusteko. Eguerdian etorri eta bazkaltzera geratzen zen. Bi gauza hauei  eta bere konbinazioari "Jin eta jan" esaten zaio. Amaren aita oso inportantea zen Roxa Leentzat. Roxak beti esaten zuen aittona zela bere oreka. Roxa Leek aittonari “atta-txi” deritzen zitzaion.

Oihal mundu txikian konpetentzia desegiteko Roxa Leek ongi ikasi zuen ostikoka aritzen. Hor zirela Lee senaremazteak zirt eta zart, egurra ematen (Hasi omen zirela ere zurdindegian)
Gurerat iritsi da Tupindegiko Roxa Lee abestia, bainan abestian esaten dana guztiz gezurre besterik ez da. Esan dizuedana da egiazko istoria osorikan.


Hona hemen abesti ezaguna :



miércoles, 4 de abril de 2012

Umore urdinaren marrazkilaria hil da

Atzo irakurri nuen Antonio Mingote hil omen zela. Ba, goian bego. Esan behar da nahiko ongi marrazten zuela eta, horrez gainera intelektual gisa badutela, Espainiako Real Academia de la Lenguan eserleku bat zuela.


Eskualdeko umoregile, erregezalea, Abcen betidanik lanean, La codornicen baita ere, eta han, Franco garaian, umorea soilik aldeko bakarra zela (lojikoa).


Hil da, eta goian bego, bainan hemen "perla" batzuk. Nork esaten du umoreak ez du kolorik?Mongotenak bazuen.

jueves, 15 de marzo de 2012

Guk euskaraz, zuk zergatik ez?

Urkoren abesti zahar eta ospetsu bat: Guk euskaraz. Bizigarria, freskoa eta alaia.

Bertsio ugari izan dira. Trikitixa Kontrairo taldekoen atera zuten bertsio zoragarri bat:



Aurten Xaramela proiektukin Etxen bertsioa dantzatu da, ere:

Eta, azkenean, aurkitu dut abesbatzarako konponketa. Lagun zaharrak:



Urkoren abestia betidanik izan da abesti ederra, alaia eta mezu argi batekin, horrez gainera, Abestu dezagun ozenki!!!

miércoles, 1 de febrero de 2012

Euskararen berri onak

Istoria irabazleak edota indartsuak idazten du. Gure kasuan Espainak egiten duela argi geratzen da. Espaina gobernatzen dutenei oso gutti laketu zaie gure kulturtxo bitxia, hizkuntza paregabea zer esanik ez! Horrez gainera beti idatzi dute beren kontra esanez funtsa gutxigoa dena, herri ezjakinarena dena edo bere literatura berrigia dena.

Noski, ez dakite zein izan zen Larramendi edo Kardaberaz. Larramendiri buruz noizbait post on bat idatzi beharko dut, orain Kardaberazen "Euskararen berri onak" liburuari zertxobait aipatuko dut.

On Agustin Kardaberaz Hernanin sortu zen 1703.eko abenduan. Famili onakoa ikasketak izan zituen eta gaztetik jesuiten konpainian sartu zen. Valladolideko unibertsitatean teologia eta filosofien ikasketetan aritu zen. Apaiza izendatua, Bilbon irakasle bezala egondu zen eta hortik euskalki bizkaitarrean murgildu. Larramendik urte horietan euskarari buruz ideiak sortu zituenez, Kardaberazek ere jaso zituela. Argi ikusi zutela euskarak bere balioa zuela ere.



1744.en urtean Kardaberazek beren lehenbiziko liburua argitaratu zuen euskaraz. Urte batzuk haratago, Carlos III.en erresuman, jesuitei Espainatik at bota zitzaien. Kardaberazi Erromara bidali zioten. Hor "Eusqueraren Berri Onac: eta Ondo Escribitzeko, ondo iracurteko, ta ondo itzeguiteco Erreglac" idatzi zuen 1761.en urtean. Liburu izugarria euskararekiko maitasun osorikan idatzia. Euskalki buruz idazten dela eta ze nolako alfabetoa erabili behar dena ere.



Hasteko esaten du gauz kuriosoa. Arrunta denez espainolek badute aitzaki bat euskararekiko gaizki hartuta, horrez gainera, bainan Kardaberazen liburuan nahiko argi uzten du benetazko istorioa, Tubalena edo bibliarena.

Beren liburuan, hemen irakurri dezakezuela, hasten da esanez Noiz eta nondik edo nola gure euskera onontz etorri zan, nork daki? [...]Txantxetan esan oi da, edo Euskaldunak esan oi dute, Jaungoikoak Paradisuan Adan gure Aitari euskeraz "Adan, non zera?" esan ziola. Euskera Jainkoaren gauza bezala, arako ta edozeñ lekutarako diña bazan, Jaungoikoak ala nai izan balu. Baña gauza ziertoa da, Jaungoikoaren izketa, Paradisuan ta gero ere, hebreoz izandu zala.

Beraz, Kardaberazek nabaritzen omen duela euskara lehendabiziko gizonak erabiltzen zuela txantxetan erraten denez.

Dana dala, antziñatik, orañ bezala, griego ta latiña beti estimatuenak izandu dira. eta, baldin latiñak eta griegoak berak itz. boz edo berba asko euskaratik artuak badituzte, ondo klaru Aita Larramendik erakusten duen bezala, euskera aiekin batean edo lenago zan señalea, eta izkunde lenen edo aurrenekoetatik bat euskara zala.

Beraz, Kardaberazi garbi geratzen dela euskara, Larramendik esan omen zuen bezala, aurrekoa zela eta latina ta grekera badute euskaratik -edo bere familiko hizkuntzaren batetik- hitz batzuk hartutak.

Bainan idazle hauei garrantzia ez zaie ematen. Istoria berriz indartsuak idazten, edo ezabatzen du, eta herri txikiaren altxorrak, badaezpada, aipatu ere ez.