lunes, 18 de octubre de 2010

Persefonek utzi egin gaitu

Hotza heldu da. Maindireak aldatu eta nordikoa paratu beharra. Gure uda eguzkitsu eta gozoak alde egin du eta guregana etorri da berriz udazken ilun, triste eta ezatsegina. Persefone bere senarraren etxera itzuli da eta bere gurasoen lorategia abandonatuta utzi du.

Greziar klasikoek bazutela beren iritzi mitolojikoa. Eddera da, benetan, nola ipuinekin greziarrek munduari zentzua ematen zutela. Ba, Olinpoko jainko ahaltsuenak, Zeusek eta Demeterrek (gure Ama Lurra) bazutela alaba pinpirin bat. Persefone zuen izena. Behin batean Hadesek, infernuko jainkoak ikusi zuen eta berarekin maitemindu zen. Bainan Hades zen nahiko itsusia eta, horrez gainera, Infernu eta hilen jainoa, hori bai zela "roilo txarra". Persefonek berarengan ez zuen begiak jarriko.

Ba Hadesek ideia "bikaina" izan zuen: Persefone bahitu. Eta Persefonekin poltsa baten barruan, Hades itzuli zen beren erresumara, Persefonekin ezkondu (Emakumeok ez omen dugu inoiz iritzi propioa) eta pozik bizi han. Bainan Persefone triste zegoela. Beti goibel. Hadesek orduan Persefone bere gurasoengan itzultze probisionala onartu zuen. Halaxe urtero badugu udaberria eta uda, Persefone gurasoen etxera itzulzen delako eta bizia berriz berpizten dela, eta beren senarrarengana joateko orduan bizia lotan geratzen da, udazkena eta negua.


Berninik Hades katxas bat egin zuen

Hola, greziarren aroak esplikatzeko. Istori edderra benetan.

Erromatarrek gero, japoniarrek hogei mende geroago bezalaxe, guztia kopiatu zuten eta Persefone Proserpina bihurtu, eta Zeus, Jupiter, Demeter, Ceres eta Hades, Pluton.

No hay comentarios:

Publicar un comentario