lunes, 11 de marzo de 2013

Diru erraza irabazteko Nafarroan

Hemen ez gara ezberdinak. Espainar Estatuan lapurrak badira, gure Euskal Herrian zer esanik ez. Alde batetikan "betikoak", eskuinako burgesak, JELkide petoak boteretik ez direla aldendu inoiz. Hortik ezkerraldeko eskuineko zinegotzi jeltzale gazte batek esan zuena. Sestaoko Leire Corrales esanez "premia egoera batean, langabetuek normaltzat hartu behar dute esplotazio egoeran lan egitea". Tto!

Barcina ta Sanz, Nafarroako kuatreroak

Nafarraldean, berriz, gure "trío calavera": Miguelico Sanz, Yolanda Barcina eta Enrique Maya, Iruñako alkatea, egondu direla urteak kriston dieta garestiak. Caja de Navarra, orain La Caixarena, porrota zegoelako ta katalanek merke erosi zutelako, oso eskuzabala zen gure lehendakariekin. Bileretara joaterakoan 58 euro minutero irabazten omen zituztela. Ordu bakoitzak bilara batean 580 euro.

Astero ordu bakarrako bileran, hilabete bukatzerakoan 2.320 euro. Hilean 4 orduko soldata horrelakoa. Neretzat nahiko nuke!!

Ta orain CAN la Caixak jan egin du, guretzat pobrezia eta Nafarroako lehendakariek urrea ta aintza. Orain lotsa gainetik kentzeko esaten dute dieten irabazitakoa itzuliko dutela putre horiek. Egondu direla nafartarren dirua lapurtzen eta harrapatutak daudenez, orain itzuliko dutela.

Zernolako lotsagabekeria!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario