viernes, 30 de julio de 2010

The Dukes of Hazzard


Haurra nintzelikan telebistaren aurrean igarotzen nintzen denbora dexente. ETB1en gauza gutxi botatzen zuten, ze euskara ia soilik kirolak besterik ez zelako. Bainan bai ematen zuten The Dukes of Hazzard, edota, Hazzardeko Duketarrak. Serieak ez zuen mail handirik, bainan haurra zarenean histori xinpleenak nahiago duzu. Serie yanki honek bazituen mutil edderrak, kotxeak, gaiztoa, leialtasuna eta "bixikeriak". Hemen ez dakigu, bainan bai musika hillbilliak eta janzkerak eta herriak informazio galanta ematen du. Estatu Batuetako hegoaldeko konterri batean familiko bi lehengusu deabrukeriak egiten dute bere kotxeekin bai herriko nagusiari, bai sheriffari. Kotxea oso inportantea da. Karrerazko kotxe laranja bat, hegotarren ikurrakin eta izena du gainera: General Lee, Hegoaldeko general famatu bezalaxe.

Bazegoen zerbait moskeatzen zitzaidala: Ea zergatik sartzen ziren kotxeko leihotik eta inoiz ez zituzen erablitzen kotzeko ateak?












Prota nagusiak bazirela Duke lehengusuak, Bo (ilehoria) eta Luke (beltzarana). Beti jeans estu batzukin ipurdia ongi itxuratzeko. Ains, mutil edderrak, bai. Neri laketzen zitzaidan gehiago beltzarana, ilehoria baino. Bo nahiko sosoa iruditzen zitzaidan, eta Luke, ipurdi mundial horrekin eta atorra erdi kenduta, mmmm.

Gero bazirela lehengusina, osaba, zuriz jantzitako ipotxa, herriko nagusia zela, sheriffa eta bere laguntzaile txotxoloa. Ordu erdi bat galtzeko ezer gaizki, eta mutil guapoak ikusteko ezin hobe.





















Urteekin telecincon bota zuten izenburua aldatuz gero "el sheriff chiflado" deritzen zuten, horrez gainera EEBBeko espainar azentukin. Soilik jeans jantzitako ipurdiak ikusteko.

1 comentario:

  1. Hara! Orduan erran dezakegu beldurrik gabe hauek izan direla ikono sexualak zuretzat, ezta? Gora hillbilliak!! Yieeeeeehaaaa!! Jaaajajajaja.

    ResponderEliminar