1920. urtean jaio zen Ferdinand Aire Etxart, Xalbador guretzat, Xalbadorrenea jaio zelako, Urepelen, Nafarroa Beheran. Gaztetik etxean laguntzeko artzaintzan hasi zen eta bertsotan ere izugarrizko aisetasunarekin. Gaztaroa oholtza gainean bertsotan Iparraldean. II. mundial gerrate ondoren ezagutu zuen Mattin bertsolaria. Momentu hartatik betirako lagunmina. Iparraldeko herriz-herri bertsolagintzan.
60.hamarkadan Francoren diktaduran erdian emeki-emeki irekitzen joan zen eta euskararentzako presioa azkenean desegiten hasi zen. Bigarren belaunaldiko lehenengo ikastola zilegiak zabaltzen ari zirela hego Euskal Herrian, eta berriz bertsolagintza berpiztu zen leku berberan. Betiko bertsolariak: Baserri, Lizaso, Uztapide, Lazkao Txiki, Mattin eta Xalbador aritu ziren herriz-herri kantari.
Xalbadorren gozotasunak parerik ez zuela eta 1967. urtean bertso txapelketan Donostian kristona montatu zen. Xalbador eta Uztapide bazirela buruak. Anoetako frontoia txistuka hasi zen Xalbadorrek betso botatzea aukera zuenean. Xalbadorrek hau abestu zuen:
Anai-arrebak, ez, otoi, pentsa
neure gustora nagonik
poz geiago izango nuen
albotik bea egonik
Zuek ezpazerate kontentu
errua ez daukat ez nik;
txistuak jo dituzute bainan
maite zaituztet orainik.
Jendea harrituta txaloka hasi zen. Haserrea ez zen Xalbadorren kontra baiziketa epaimahiaren kontra. Xalbadorrek ez zuen irabazi. Gehienentzat justizia falta.
Urteak pasata 1976.eko azaroaren 7an Urepelen bertan Xalbadorren oroimenez jaialdi bat ospatzen ari zela eta ezustez berri txar bat ailleatu zen: Egun berean, ezustean, Ferdinand Aire, Xalbador, egun berean hil zen ere.
Momentuan gutti ezaguna, urteekin bere olerkia gurerat iritsi zen. Xalbador burura etortzean lehenengoa ez da beren bertso bat izanen, baiziketa Xabier Leteren "Xalbador oroigarri" abestia galdetzen ea non dago Urepeleko artzaina.
Zuentzat:
No hay comentarios:
Publicar un comentario