viernes, 23 de julio de 2010

Lehenengoa: Ongi etorriak ene etxera




Hauek izango dira ene lehendabiziko hitzak blog berri honetan. Esperientzi berri batean murgiltzen ari naiz abiadura handirik hartu gabe, badaezpada. Esango dizuet zergatik erabili ditut Bereterretxen kanthoriaren lehenengo hitzak. Nere auzoa Altza da, eta "haltzak ez du bihotzik" guztiz egia dela iruditzen zait.




Ahoz-aho gurarat etorri da abesti zahar hau. 1898n Jean Jaurgainek argi ikusi zuen Bereterretxen kanthoriaren istoria 1449n gertatu zala eta agramont eta beaumontarren gerrate zibilarekin zeukala zerikusia. Beste egun batean argituko dugun Bereterretxen kanthoriaren istoria, bainan gairkoz eta hasteko, honekin aski.

Ongi etorriak.

1 comentario:

  1. Kaixo, Ekhieder. Bejondeiala! Ea zure abentura berri hau portu askoetara iristen baden. Agurrak, Kataluinatik.

    ResponderEliminar