miércoles, 24 de agosto de 2011

Konstia ukitu daiteke!!!

Hau harrigarria! Urteak daramate Madrilen esaten konstituzioa ezmugikorra dela, ezin aldakorra. Gutxi gorabehera Jainkoaren esana, hori bai, españolista petoa. Lehenengo titulua, adibidez "una e indivisible" ezin dela aldatu.

Zer ez dute aldatuko ahaltsuek. Iristi dira botere ekonomikoak Europa Batuaren nagusiak buruan, hori da Merkel ta Sarkozy, eta gomendatu diote Zapaterori Espainako konstituzio ezin aldakorra ukitu behar dela.



Gure guasoak eta gu badaramagu urteak aldaketak eskatzen ezertarako eta ahaltsuak iristen dira eta ti-ta lortzen dute. Ekonomiko arloan soilik mugitukoda, bainan mugituko da. Galileok esan zuen bezala. "eppur si muove". Hori bai, referendumik gabe, badaezpada.

Diruak zer ez duen lortuko.

1 comentario:

  1. Aaaai, gaixoak gu! Urteak eta urteak aditzen konstia ezin zela aldatu eta EB iristen da eta hatz batekin "plik". Aurpegi gogorra!!

    ResponderEliminar