viernes, 3 de mayo de 2013

Ez dela gauza bera

Ez nauzue arrapatuko "Gran Hermano" ikusten inoiz, bainan berri baten bat agertzen bada, enteratuko gara. Begibistaz beste egunean bazegoela neskato bat alferren etxean. Esaten dutenez, bilbotarra.

Beste egunean, solasten txantxetan, bururatu zitzaion zerbait esatea. Kristona montatu zen. Hortik at egin diote "ETA etortzeko eskatzen manifestaldi bat egondu zelako  ".  Argi ikus daiteke txantxa besterik ez dela eta txotxolokeriagatik kristona antolatu dutela AVTkoek. Telecinco exijitu diete etxetik botatzeko, eta horrela egin dute ziztu bizian.



Beste gauzetan, gure Donostirat Granadako "artista" bat iritsi da performance bitxia egiteko. Omar Jerez artista, San Telmo kaletikan iblitzen. Noski ez dela sartu Ikatz kaletik. Performancearekin Gregorio Ordóñez, Olarte eta "tigre" Santamaríaren heriotzak errepikatzen. Agian, droga trafikanteei goraintziak ospatzen.

Batzuentzaz oso ausarta dirudi zaie, eta horrela esaten dutela gainera. Aurten egin du, behintzat, ez orain duela urte batzuk.

Bi berri hauek irakurriz gero, gure gizartea hipokresiaz beteta dagoela nabaritzen dezakegu. Neska mihiluze bati txotxolokeria batengatik zimaurra gainetik bota eta bere odola eskatzen ia, eta sasiartista ergel bati txaloak eta ohoreak ematen.

Ze nolako gizartea duguna!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario