lunes, 20 de mayo de 2013

Mika erasotzailea

Udaberriarekin etorri dira gure teilatuetara mota guztietako txoriak. Txolarreak urte guztian ikus dezakegu, baina orain duela bi hilabete edo itzuli ziren enarak. Zozoek ere badakite, orain, nola igaro behar dute hila hotzak gure artean, zozoak txori azkarrak direlako.

Gure Euskal Herrian, agian, ez sarritan, bainan hegoaldean aurki dezakegu Mikak edo Lapurtxoriak. Izen honekin argi eta garbi ulertu daiteke ze motako txoriak diren beleen familiko ale hauek. Xuri ta beltzez jantziak, mikek maltzurkeriak egiten igarotzen dituzte egunak. Txori harrapariak direnez, beste txori txikien erasotzaileak.

Lapurtxoria, beleen familikoa

Beste egunean kriston iskanbila aditu nuen, baziren zozo batzuk txioka larriki. Teilatu ganean  mika batek zozoen kabian sartzen eta hortik txito gaixo bat hartzen. Zozoak garraxika, eta mikak bere mokoarekin txitoa hiltzen jateko.

Horrela bukatu zen. Mikak txito hila zeraman mokoan jateko asmoarekin eta hasi zen hegan beste lekura joateko, ta zozo gaixoek atzean ezer egin gabe.

Bizi gogorra guretzat kalteberak garela ta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario